Agenda

    DEEP DIVE BDIH: lotura-prozesu bereziak

    Participación de TECNALIA en el Deep Dive sobre procesos de unión especiales

    Eguna

    2022ko irailaren 15a

    Lekua

    Azterlan (Durango) eta Lortek (Ordizia)

    Ordua

    9:00 am - 6:30 pm

    Prezioa

    Doan

    EKITALDIA BERTAN BEHERA!

    Material disimilarren lotura berezietan edo tenperatura altuko aplikazioetan dugun esperientzia partekatzen dugu

    Material aurreratuen Deep Divearen saio hau SPRIk antolatu du, eta lotura-prozesu bereziei buruz arituko da: material disimilarren lotura bereziak, material disimilarren komoldaketa bidezko loturak, difusio bidezko loturak, itsasgarrietan oinarritutako lotura estrukturalak, emisio akustikoen bidezko ikuskapen-teknikak, lotura materialaniztunen teknologien garapen eta modelizazio aurreratua, eta, azkenik, FSW (Marruskadura-agitazio bidezko soldadura) bidezko lotura disimilarrak.

    Saioan, zenbait sektoretako aplikazioak eta soluzioen laginak ikusiko dira, erabilera-kasuen, aktiboen erakustaldien eta “hands on” saioen bidez, non bertaratuek aurrez aurre ikusi ahal izango baitituzte langile adituak konpositeekin lanean. Denbora-tarte bat eskainiko dugu, halaber, talde teknikoekin banakako premiak kontrastatzeko.

    Jardunaldi hau bereziki interesatzen zaizu hau nahi baduzu:

    • Zerbitzu-ekintza gero eta zorrotzagoen aurrean egungo materialen prestazioak hobetu
    • Material berriak eta haiei lotutako ekoizpen-prozesuak erabili
    • Materialak lotzeko metodo fidagarriagoak eta moldagarriagoak, diseinu- eta fabrikazio-estrategia berrietara egokituak
    • Estaldura berri eraginkorragoak eta iraunkorragoak
    • Produktuen kostua murriztu, ezaugarriak mantenduz edo hobetuz
    • Materialen balio-bizitza luzatzen eta haien birziklagarritasuna zehazten lagunduko duten zerbitzuak

    Soluzio industrialak material aurreratuen arloan

    Material aurreratuen arlo honetan soluzio industrialak behar badituzu, jarri harremanetan Sonia Flórez gure ikertzailearekin, eta eman izena Deep Dive saiorako.

    Zure zain izango gaituzu, gure gaitasun guztiak eta industrian dituzten aplikazioak ezagutarazteko.

    Azterlan (Durango) eta Lortek (Ordizia)

    Hartu lekua!
    Izena eman

    Agenda