Agenda

      Deep Dive BDIH: zibersegurtasuna, energia, automozioa, bloke-kateak eta HPC

      Ciberseguridad

      Eguna

      2022ko uztailaren 7a

      Lekua

      Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea Astondo bidea, 700 eraikina. E-48160 Derio (Bizkaia)

      Ordua

      9:00 am - 3:00 pm

      Prezioa

      Doan

      Deep Dive Zibersegurtasuna

      Laugarren saio horretan, nodoaren eta haren teknologien aurkezpen orokorra eta BDIHren laguntza-programaren aurkezpen komuna egingo dira, eta, ondoren, enpresa-taldea interesen arabera banatuko da, bi saio paralelotan.

      1. saio paraleloa

      • Energia-sektoreko zibersegurtasun-laborategira bisita egingo da, eta erabilera-kasuen berri emango da; laborategian erakutsiko dira.
      • Ondoren, taldea bloke-kateen laborategira pasatuko da, eta zibersegurtasunean duen eginkizuna azaldu eta erakutsiko da.

      2. saio paraleloa

      • Automozioaren sektoreko zibersegurtasunean interesa duten enpresek aukera izango dute laborategian benetako erabilera-kasuak ikusteko eta haiek sakon eztabaidatzeko.
      • Industriaren zibersegurtasuneko joera interesgarrienetako bat ere landuko da: erasoak ondo jasaten dituen big data.

      Ikuspegi bikoitza:

      1. Sektorekoa: energia eta automozioa
      2. Teknologikoa: Bloke-kateak eta HPC

      Norentzat

      • 4.0 industriarako eraldaketa digitalean lehenengo urratsak egiten ari diren EAEko enpresak.
      • Zibersegurtasunaz eta haren ondorioez interesa duten enpresak.
      • Industria-produktuen fabrikatzaileak edo energiaren, automozioaren edo antzeko beste sektoreren batekoak.
      • Beren eskaintza espezializatu nahi duten edo egin daitezkeen bloke-kateen eta HPC (high performance computing / errendimendu handiko konputazioa) aplikazio industrialetan interesa duten zibersegurtasun-zerbitzu eta -produktuen arloko enpresak.

      Zibersegurtasun-laborategien erabileraren balioa

      Laborategiak erabiltzeak aukera ematen du kontzeptu-proba azkarrak (POC) egiteko: planteatutako irtenbideen bideragarritasuna proba daiteke, bai eta ezarpen- edo aldaketa-proiektuen kostuak murrizteko aukera ere, eta aukera ematen du ingurune emulatuetan probak eta saiakuntza teknikoak egiteko, ekoizpen-inguruneetan ezartzea planteatu aurretik.

      Ingurune emulatua da haien balio bereizgarria: aukera ematen du funtzionamendu-proba errealak egiteko, eta malgua da konfigurazioari eta egin daitezkeen probei dagokienez.

      Ezagutu ekipoak eta aktiboak

      Laborategi hauek erabiliko ditugu saioan:

      Saioan, zenbait sektoretako soluzioen laginak eta aplikazioak ikusiko dira, erabilera-kasuen, aktiboen erakustaldien eta hands on saioen bidez, non bertaratuek zuzenean ikusi ahal izango baitituzte langile adituak lanean eta denbora izango baitute beren beharrak talde teknikoekin kontrastatzeko.

      Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea Astondo bidea, 700 eraikina. E-48160 Derio (Bizkaia)

      Hartu lekua!
      Izena eman

      Agenda