Agenda

Deep Dive jardunaldia. Osasun Digitala eta Gailu Medikoak

Eguna

2021ko azaroaren 24a

Lekua

Ordua

9:15 am - 2:30 pm

Prezioa

Doan

Basque Digital Innovation Huben nodoetako teknologietan murgiltzeko jardunaldietan parte hartuko dugu.

Nodoari eta haren teknologiei buruzko sarrera orokorra egin ondoren, eta BDIHren laguntza-programari buruzko aurkezpen komuna egin ostean, Erik Hernández adituak gure aktiboaren erakustaldi praktikoa egingo du:

  • Neuromodulazio-plataforma, begizta itxiko estimulazio eta erregistroarekin (CLASS)

CLASS (Closed-Loop Acquisition and Stimulation System) izeneko neuromodulazio-plataforma jabeduna da, modularra, trinkoa eta eramangarria, elektromedikuntzako aplikazioak garatzeko berariaz diseinatua.

Plataformak aukera ematen du aldi berean eta denbora errealean zenbait estimulazio mota egiteko, seinale fisiologikoak grabatzeko eta seinale horiek sinkronizatuz zirkuitu itxiko estimulazioa eskaintzeko.

Jardunaldia norentzat da

Gailu medikoak fabrikatzen dituzten euskal enpresa guztiak, gailu medikoak izanik gaixotasun eta gaitzen prebentzio, diagnostiko, tratatamendu eta errehabilitaziorako tresnak, gailuak, makinak, inplanteak, in vitro erabiltzeko erreaktiboak, softwareak, materialak edo antzeko gauzak.