Agenda

    DEEP DIVE jardunaldia. Zibersegurtasuna: Cyber range eta BCSC (Basque Cybersecurity Centre)

    CyberRange1

    Eguna

    2021ko azaroaren 23a

    Lekua

    Arabako Parke Teknologikoa. TECNALIAren eta BCSCren instalazioak, Gasteiz (Araba)

    Ordua

    9:00 am - 2:00 pm

    Prezioa

    Doan

    Topaketan, helburu dugu jakitea zer ahalmen dituen cyber range plataformak zibersegurtasun-entrenamendu praktikoa egiteko eta produktuen eta/edo prozesuen zibersegurtasuna aztertzeko proba-ingurune kontrolatu gisa.

    Zer da cyber range bat?

    Cyber range laborategia IT atalari (informatika-teknologia) zein OT atalari (eragiketa-teknologia) eragiten dieten zibersegurtasun-probak eta -traininga egiteko bereziki diseinatutako EAEko azpiegitura berezietako bat da. Trainingaren eta proben agertokiak definitzeko malgutasuna da haren balio bereizgarria.

    Nori zuzendua

    • ITko (informatika-teknologia) eta/edo segurtasuneko eta/edo industria-enpresen ekoizpeneko/kontroleko arduradunak
    • Zibersegurtasuneko produktuak eta zerbitzuak garatzen dituzten enpresak

    DEEP DIVE interesatzen zaizu, batez ere hau nahi baduzu:

    • Zure langileak trebatu zibersegurtasunaren arloan.
    • Zure produktu industrialen zibersegurtasun-probak egin.
    • Zure produktuak cyber range ingurune batean probatu.
    • Laborategiak erabili ingurune simulatu batean “learning by doing” sistemaren bidez zibersegurtasunaren arloko higiene-neurriak ikasteko.
    • Zure produktuak eta sistemak probatu, prestatutako ingurune batean test batzuk eginez.

    Ezagutu aktiboak eta ekipoak

    • Saioan, cyber range laborategia aztertuko da
    • Zenbait sektoretako soluzioen laginak eta aplikazioak ikusiko dira, erabilera-kasuen bidez.
    • “Hands on” saioetan, adituak zuzenean lan egiten ikusteko aukera izango dute bertaratuek, bai eta talde teknikoekin banakako beharrak kontrastatzekoa ere.

    Informazio gehiago

    Gasteiz

    Izena eman