Deskarbonizazioa eta jasangarritasuna: enpresaren lehiakortasuna

    Descarbonización

    Date

    18 mai 2023

    Lieu

    Online

    Horaire

    10:00 am - 11:30 am

    Prix

    Gratuit

    Deskarbonizazioa, jasangarritasuna eta enpresen lehiakortasunean duten eragina

    Webinarraren helburua da xehetasunez azaltzea zer ondorio ekonomiko eta teknologiko dakartzan prozesuak eta jarduera ekonomikoa deskarbonizatzeak eraikuntzako eta meatzaritzako enpresetan, oro har, eta makineriaren eta ekipoen industrian, zehazki.

    • Aztertuko da zer lege-eta arau-eskakizun dauden deskarbonizazioaren eta neutraltasun klimatikoaren arloan, zer arau-prozedura ari diren garatzen eta zer metodologia aplika daitezkeen.
    • Karbono-aztarnari eta ingurumen-aztarnari lotutako oinarrizko kontzeptuak azalduko dira, bizi-zikloaren ikuspegitik.
    • Emisioak murrizteko planen inplikazioak, egin beharreko inbertsioak eta Taxonomia Erregelamendua aplikatuz banku-finantzazioa eskuratzeko baldintzak aztertuko dira.

    Agenda

    1. Ongietorria eta aurkezpena - ANMOPYC
    2. Zer da eta nola neurtzen da enpresa baten jasangarritasuna (ekodiseinua, ingurumen-aztarnak, karbono-aztarna…) – TECNALIA
    3. Enpresaren deskarbonizazioa: ondorio ekonomikoak eta lehiakortasunarekin duen lotura - TECNALIA
    4. Finantzazioa eskuratzea, enpresa batek klima-aldaketari aurre egiteko duen konpromisoaren arabera – finantza-erakunde bat (berresteko zain)
    5. Galde-eskeak

    ANMOPYC
    Logo TECNALIA

    Online

    Hartu lekua!
    Izena eman