Agenda

    Digital Talks: industriarako teknologia digitalak

    Digital Talks: tecnologías digitales para la industria

    Eguna

    2025ko ekainaren 3a

    Lekua

    Bilbao Exhibition Centre (Barakaldo)

    Ordua

    9:30 am - 5:00 pm

    Prezioa

    95 € (BEZik gabe)

    Digital Talks: industriarako teknologia digitalak

    Digital Talkek aukera bikaina eskaintzen dute ikusteko zein diren joera berriak eta 4.0 teknologiak industriari aplikatutako eraldaketa digitalaren arloan. Industria eraldatze-prozesu batean murgildua dago. Digitalizazioak ekoizpen prozesuak hobetzeko aukera berriak dakartza, eta produktibitatea, efizientzia energetikoa, baliabideen erabileraren efizientzia eta kostuen efizientzia hobetzen ditu; hala, industriaren lehiakortasuna sustatzen du.

    Digital Talks-eko bi saio nagusi

    TECNALIA batzorde zientifikoko kide

    TECNALIA ekitaldi honetako batzorde zientifikoko kidea da Gaia (Jakintza Industrien eta Teknologia Aplikatuen Elkartea) eta Makina Erreminten Fabrikatzaileen Elkartea (AFM) erakundeekin batera, eta Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakustazokarekin antolatu du jardunaldi hau.

    • Ekipamendu industrialak erabiltzen dituzten eta ekoizpen-prozesuak arindu eta hobetu nahi dituzten enpresei interesatzen zaizkien edukiak eskaintzea da jardunaldiaren helburua.
    • Kontsultatu Digital Talk-en egitaraua:
    • Eman izena biltzarkide gisa

    **Digital Tak-ak +Industry azokaren barruan kokatzen dira, eta +Industry da fabrikazio adimendunari eskainitako herrialdeko topagunerik handiena. Negozio-foro global horretan, espezializazio handiko bisitariak eta mundu osoko enpresa erakusketariak egongo dira.

    Eska iezaguzu zure sarrera!

    Bilbao Exhibition Centre (Barakaldo)

    Hartu lekua!
    Izena eman