Agenda

    Digitalizazioa industrian: erabilera siderurgikoaren kasua

    Eguna

    2020ko ekainaren 4a

    Lekua

    WEBINARRA

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Industria digitalizatzean, fabrikazio-prozesuak erabiltzaile-interfaze batekin lotzen dira, behar espezifikoetara egokiturik eta landa-lanera bideraturik. Informazioa denbora errealean eskaintzen du, erabakiak azkarrago hartzeko eta hartzen laguntzeko.

    Ezinbestekoa da batera joatea lantegiko eragiketa errealak eta kudeaketa-prozesuak, eta horrek enpresen egungo barne-prozesuak aldatzea dakar.

    Webinar honetan, lan egiten dugun 4.0 industriaren arloko jarduera-ildo nagusiak erakutsiko ditugu, eta sektore siderurgikoan jarriko dugu arreta, aplikazio-adibide gisa.

    EDUKIA 

    • Informazio sistemen arteko konexioa: zer balio duen industria-instalazio bateko kontrol- eta kudeaketa-sistemetan sakabanatutako informazioa egoki konbinatu eta sinkronizatzeak.
    • Datuetan oinarritutako ikaskuntza: datuetan oinarritutako ikaskuntzaren oinarrizko kontzeptuak. Datuen egiazkotasunaren eta balioaren garrantzia. Etiketatzea eta trazabilitatea.
    • Edge/FOG/Cloud: Edge/Fog/Cloud computing kontzeptuak, eta “as service” kontzeptua
    • Biki digitalak: datuetan oinarritutako modelatzea, FEM simulazioak eta eredu matematikoak. Eredu hibridoak: Datu errealak eta datu sintetikoak. Sentsore birtualak.
    • Erabilera siderurgikoaren kasua: biki digital bat garatzea azken produktuan akatsak murrizteko eta lotutako azpiprozesuak behar bezala gauzatzen direla ziurtatzeko; horretarako, konbinaturik erabiltzen dira prozesuen eredu prediktiboak (datu- eta matematika-ereduak) eta optimizazio-tresnak. 

     NORENTZAT DEN 

    • Produktibitatea, kalitatea, eraginkortasun energetikoa eta langileen segurtasuna hobetzeko garaian prozesu industrialen digitalizazioak duen ahalmena eta prozesuen arteko erlazioak duen garrantzia ezagutu eta ulertu nahi duen edozein pertsona. 

    NORK EMATEN DUEN: 

    • Gabriel Aznar Lapuente - Industria-ingeniari teknikoa eta elektronika-ingeniari masterra. Sistema Adimendunen Arloko proiektu-arduraduna.
    • Teresa Gutiérrez Seco - Matematika-zientzietan lizentziatua, Galdaketaren eta Siderurgiaren arloko proiektu-arduraduna.