Agenda

    DWEEK 2017: Ehun adimendunei buruzko topaketa

    Eguna

    2017ko azaroaren 23a

    Lekua

    Azkuna Zentroa, Arrikibar Plaza, Bilbo

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Aldaketa handiak ari dira iristen diseinuaren eta modaren sektorera material adimendunak direla eta. Izan ere, produktu berritzaileak sortu ditu material horien eta informazioaren teknologien bategiteak, konektibitateari eta ehunen adimenari esker, funtsezko elementuak biak ere erosotasun eta segurtasun handiagoak lortzeko eta prestazio hobeak izateko.

    Sektore horretan izaten ari diren berrikuntza teknologikoak eta datozen joera berriak zehatz ezagutzeko,  TECNALIAk topaketa bat antolatu du zenbait aditurekin, DWEEK 2017 ekitaldian. BIDCk eta Bizkaiko Aldundiak  antolatzen dute ekitaldi hori, Europar Batasunaren Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin elkarlanean. Sormen-industriak sustatzeko topaleku izango da ekitaldia: besteak beste, arkitektura, artisautza, ikus-entzunezkoak, komunikazioa, eduki digitalak, diseinua, interiorismoa, moda eta bideojokoak.

    TECNALIArekin batera, beste zenbait enpresa ere izango dira topaketan; adibidez, TERNUA, MATERIAL CONNEXION BILBAO, ENEA eta BILBOKO ATHLETIC. Material adimendunen (smart materials) alorreko azken berrikuntzak jorratuko dira ekitaldian, eta komunikazioan, interiorismoan, diseinuan, modan, kirolean eta beste zenbait sektoretan konektibitatea hobetzeko zer ekarpen egin dezaketen.

    Ez galdu aukera! Inguratu DWEEKera, Bilboko Azkuna Zentrora, azaroaren 23an, goizeko 10:00etan, TECNALIAren eskutik.

    Zatoz!

    AGENDA

    Ordutegia  
    09:45 Harrera 
    10:00 Ongi etorria

    Xabier Uriarte, TECNALIAko  ikertzaile seniorra

    10:05 Hurbilketa teknologikoa materialen adimenari eta konektibitateari

    ► Nieves Murillo,TECNALIAren industria eta garraioko proiektu-kudeatzailea

     Juan García Canales,TECNALIAko ICTko proiektu-kudeatzailea

    10:15 Material adimendunen adibide ukigarriak 

    ► Unai Etxebarria, Material Connexion Bilbaoko zuzendaria

    10:30 Mahai-ingurua: "Materialaren adimena, egungo mundu hiperkonektaturako sarbidea"

    José Ignacio Hernández Iruretagoiena, AEG ikastetxeko zuzendari-gerentea eta Basquemodako zuzendaritzako kidea

    ► Josean Lekue, Bilboko Athleticen zerbitzu medikoen burua

    ► Josu Aguado Aizpun, ENEAko kontu-zuzendaria (AEB)

    ► Javier De Mora, Kenduko Iberiako kontu-zuzendaria

    ► José Luis Martínez, Kvadrateko Iberiako zuzendaria

    ► Eduardo Uribesalgo, Ternuako berrikuntza-arduraduna

    ► Juan Marcos, Textil Santanderinako I+Gko arduraduna

    Moderatzailea: Xabier Uriarte, TECNALIAko ikertzaile seniorra

    11:55 Amaiera

    ► Nieves Murillo, TECNALIAko industria eta garraioko proiektu-kudeatzailea

     Juan García Canales,TECNALIAko ICTko proiektu-kudeatzailea

    12:00 Showrooma - Kafea
    13:00 Jardunaldiaren amaiera

    INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN EMATEA

    http://www.eventbrite.es/e/entradas-textiles-inteligentes-encuentro-de-expertos-38724688586