Agenda

    EAEko industriaren trantsizio ekologikorako berrikuntza

    planta_metalurgia_cirmetal

    Eguna

    2025ko urtarrilaren 30a - 2025ko urtarrilaren 31a

    Lekua

    Bilbo

    Ordua

    9:00 am - 4:30 pm

    Prezioa

    Doan

    TECNALIAk IV. BASQUE GREENTECH & GREEN UPS! foroan parte hartuko du, Maider García de Cortázar doktorearen hitzaldiarekin.

    Azken edizioetan oso harrera ona izan ondoren, urtarrilaren 30ean eta 31n, IV. BASQUE GREENTECH & GREEN UPS! foroa egingo du Aclimak, Basque Environment Clusterrak, BATekin (B Accelerator Tower) elkarlanean, BATek Bilbon dituen instalazioetan. TECNALIAk Maider García de Cortázar doktorearen hitzaldiarekin hartuko du parte.

    Helburu estrategikoekin lerrokatuta, EAEko ekoindustriaren erronkekin lotura duten ZTBESen teknologien industria-aplikazio berriei buruzko ezagutza transferitzen laguntzen jarraituko du BASQUE GREENTECHek.

    Lehenengo eguneko saioetan, klusterraren esparruan egindako berrikuntza- eta ikerketa-ekimenak aztertuko ditugu. Aclimak beste urrats bat egin du BASQUE GREENTECHen bilakaera aurkezteko. Aurten, GREEN-UPS! foroa egingo da harekin batera. Bigarren egunean, EAEko ingurumen-ekosisteman txertatu nahi duten startup berritzaile eta jasangarriak izango dira protagonistak. BASQUE GREENTECH & GREEN UPS! foroak sinergiak sustatuko ditu, baita edozein jarduera ekonomikotan ageri diren ingurumen-erronketarako soluzioak ematen dituzten produktu eta zerbitzu aurreratuak garatzea ere.

    Ekodiseinurako eta aleazio berriak garatzeko soluzioak

    TECNALIAk CIRMETAL instalaziotik (Irun) egiten du ekarpena. Han, ekodiseinurako eta aleazio eta osagai metaliko berriak garatzeko soluzioak eskaintzen ditu, hala nola prozesuen deskarbonizazioa eta metalak birziklatuz, berreskuratuz eta balorizatuz materialen zirkulartasuna areagotzea.

    Metalgintza-industriak gaur egun duen erronka nagusia da neutraltasun klimatikora heltzea eredu jasangarri eta erresiliente baten bitartez.

    B Accelerator Tower - BAT dorrea, Bilbo

    Hartu lekua!
    Izena eman