Agenda

    “Ecofriendly” itsasgarriak eta estaldurak: prestazioak eta jasangarritasuna

    Adhesivos y recubrimientos Ecofriendly

    Eguna

    2021ko maiatzaren 12a

    Lekua

    Ordua

    10:00 am - 11:00 am

    Prezioa

    Doan

    Merkatuaren eta gizartearen beharrak etengabe aldatzen ari direnez, sektore askotan erabiltzen diren itsasgarriak eta estaldurak ere etengabe ari dira bilakatzen. Eta erronka hauek dituzte, besteak beste:

    • Prestazio eta funtzionalitate berriak, hala nola autokonponketa automobilgintzako eta haize-energiaren arloko estalduretan, kudeaketa termikoa elektronikan eta ontze-prozesuen kontrola itsasgarrietan.
    • Jasangarritasuna: ingurumena errespetatzen duten prozesuak eta biomasatik eratorritako lehengaia.

    Webinar honen helburu nagusia da erakustea zer aukera berri dakartzan hainbat sektoretara (automobilgintza, energia eolikoa, packaginga, eraikuntza, etab.) mikrokapsula adimendunetan eta polimero biooinarrituetan oinarritutako gehigarriak erabiltzeak.

    EDUKIA

    • Agente aktibo nanokapsulatuetan eta mikrokapsulatuetan oinarritzen diren eta eskariaren araberako funtzionaltasunak dituzten gehigarriak
    • Aglutinatzaile polimeriko biooinarrituak, itsasgarrietarako eta estalduretarako.

    Online

    Gorde zure tokia!
    Izena eman

    Agenda