Agenda

    Ekipo Elektrikoen Nazioarteko XVI. Jardunaldiak: JIEEC 2019

    Eguna

    2019ko urriaren 2a - 2019ko urriaren 3a

    Lekua

    Euskalduna jauregia - Bilbo

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    JIEEC jardunaldien edizioaren izena “Trantsizio energetikorako sare elektrikoak. Teknologia, elektrifikazioa eta eragile berriak” da, eta jardunaldiotan, elektrizitatea banatzeko sareen bilakaerari dagozkion alderdi teknologikoen azterketan jarriko da arreta, betiere trantsizio energetikoko prozesuei dagokienez. Halaber, ikuspegi ekonomikoa, araudiari dagokiona eta merkatuena landuko dira, baita trantsizio ekonomikoko prozesuekin erlazionatutako negozio-ereduak ere.

    Gaiak

    Saioetan, gai hauek aztertuko dira sakon: 

    • Kontsumoaren elektrifikazioaren alorreko (ibilgailu elektrikoak, berokuntza) sare adimendunen garapena, datozen urteetan.
    • Malgutasun-zerbitzuen garapena, baliabide energetiko banatuen kudeaketan.
    • Sareen digitalizazioa (datu-tratamendua, zibersegurtasuna).
    • Araudia
    • Beste herrialde batzuetako sareen etorkizunarekin zerikusia duten alderdi nagusien bilakaera aztertuko da.
    • Euskadin sare-adimendunei lotua dagoen industriaren egoera aztertuko da. 

    Ereduak eta erreferentziak erakutsiko dira, haietatik ikasteko eta, hala, tokiko industria-ehuna indartzeko eta haren jasangarritasuna globalki bermatzeko.