Agenda

    EKODATA: datu-espazioak balio-sortzaile

    EKODATA: Espacios de datos como generadores de valor

    Eguna

    2024ko martxoaren 14a

    Lekua

    Online

    Ordua

    10:00 am - 11:30 am

    Prezioa

    Doan

    EKODATA aztertzen: datuaren ekonomia, datu-espazioak balio-sortzaile

    Datu-espazioak hau dira: datu-ekosistemetan datu fidagarriak partekatzeko eta trukatzeko azpiegitura deszentralizatuak, interoperabilitatea errazten duten gobernantza-, antolamendu-, lege- eta teknika-mekanismo konbinatuen bidez egituratuak. Datu-espazio partekatuek ahalmena dute zenbait sektoretan berrikuntza eta lankidetza sustatzeko.

    EKODATA Elkartek proiektuaren barruan, esperimentazio-espazio bat garatuko da, eskuragarri dauden datuak alderdi sozialak kontuan hartzen dituen hiri-habitat adimendun, jasangarri eta erresiliente bat sortzeko erabiltzen dituzten zerbitzu digitaletan oinarritua.

    "EKODATA aztertzen" web-mintegia

    • Jardunaldi horren helburua da EAEko industriak eta administrazioak kontzientziatzea datuak partekatzeko eta balorizatzeko inguruneen onurei buruz, haiek sortzea baita EKODATA proiektuaren helburu nagusia.
    • Jardunaldian, teknologien deskribapen labur bat egingo da, eta inplementatu diren bi erabilera-kasuak aurkeztuko dira, eraikinen energia-kudeaketaren aplikazio-esparrukoak biak.

    Online

    Hartu lekua!
    Izena eman

    Agenda