Agenda

    Ekonomia Zirkularraren Nazioarteko VI. Topaketa

    Economía circular

    Eguna

    2024ko urtarrilaren 31a - 2024ko otsailaren 1a

    Lekua

    Naturklima Auditorium, Donostia

    Ordua

    9:00 am - 1:30 pm

    Prezioa

    Doan

    Ekonomia Zirkularraren Nazioarteko VI. Topaketa

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak Ekonomia Zirkularraren Nazioarteko VI. Topaketa antolatu du; 2024ko urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean egingo da, Donostiako Naturklima Auditoriumean (Naturklima Fundazioa).

    Seigarren edizio honetan, nazioarteko, estatuko eta tokiko zenbait adituk ekonomia zirkularraren arloko gaurkotasuna aztertuko dute, eta, halaber, estatuan eta nazioartean oso sektore garrantzitsu batzuetan (eraikuntza, ehungintza, turismoa, kontsumo-ondasunak eta elikadura, besteak beste) erabiltzen ari diren estrategia nagusietako batzuetan sakonduko dute.

    TECNALIAk bi mahai-ingurutan parte hartuko du

    • Otsailak 1: 10:00-10:45: TECNALIAko bioekonomiako eta CO2-ko plataforma teknologikoaren arduradun Beatriz Aberasturik "Bioekonomia jasangarritasunaren sustatzaile: joerak eta soluzio berriak" izeneko mahai-inguruan hartuko du parte, CEITeko, DG RTDko eta BIOPLATeko ordezkariekin batera; BRTAko Garbiñe Manterolak jardungo du moderatzaile.
    • Otsailak 1: 12:00-12:45: TECNALIAko Metalen linea teknologikoaren arduradun Maider García de Cortázarrek "Industriaren etorkizunerako eta mugikortasun berrirako kritiko eta estrategiko diren lehengaiak" izeneko mahai-inguruan hartuko du parte, ScrapAd-eko eta Indumetal Recycling-eko ordezkariekin batera; TECNALIAko Ekonomia Zirkularrerako Estrategiako zuzendari Amaya Arteche gure lankideak jardungo du moderatzaile.

    Aretoaren edukiera beteta dago

    • Aurrez aurre bertaratzeko, itxaron-zerrenda bat ireki da. Dena den, izena eman daiteke online ikusteko eta hala konektatzeko estekak jasotzeko.

    Naturklima Auditorium, Donostia

    Hartu lekua!
    Izena eman