Agenda

    Ekonomiaren deskarbonizazioa Gasteizen

    Descarbonización de la economía en Vitoria-Gasteiz

    Eguna

    2022ko urriaren 7a

    Lekua

    Avenida aretoa, Europa Biltzar Jauregia (Gasteiz)

    Ordua

    9:00 am - 1:15 pm

    Prezioa

    Doan

    Deskarbonizazioan dugun esperientzia partekatuko dugu, eta lehiakortasun-irizpideen arabera horri nola aurre egin azalduko dugu

    Gasteizko Udalari lagundu diogu jardunaldi bat antolatzen, Vitoria-Gasteiz European Green Capital 2012 izendapenaren 10. urteurrenean. Nazioarteko testuinguru konplexu eta tentsio handiko honetan ekonomia deskarbonizatzeak dituen eraginei buruzko zenbait ikuspegi partekatuko ditugu erakunde publiko eta pribatuen artean.

    Deskarbonizazioaren erronkaren aurrean Arabako enpresak eta gizartea ahalik eta hobekien nola kokatu ikusiko dugu.

    TECNALIAren parte-hartzea

    TECNALIAn deskarbonizazioan dugun esperientzia eta lehiakortasun-irizpideekin nola aurre egin partekatuko dugu; puntu horretan, berrikuntza eta garapen teknologikoa funtsezkoak dira.

    • Asier Maiztegi TECNALIAko deskarbonizazio-arduradunak moderatuko du mahai-ingurua: Industria eta enpresak ekoizpen- eta kontsumo-eredu deskarbonizatu baten aurrean.
    • KUTXABANKek, Arabako Parke Teknologikoak, Pepsi Cok eta EROSKIk beren esperientziaren berri emango dute, eta berotegi-efektuko gasak murrizteko konpromisoei lotutako ondorioak azalduko dituzte.

    Agenda