Agenda

      ELAN Network Brasil 2017 ekitaldia. Osasuna eta bioteknologia: negozio-aukera berriak sortzen Brasilen

      Eguna

      2017ko urriaren 5a - 2017ko urriaren 6a

      Lekua

      FIESP - Federação das Indústrias do Estado de São Paulo, 4. eta 11. solairuak. Av. Paulista, 1311, São Paulo-SP, Brasil

      Ordua

      -

      Prezioa

      Doan

      Osasunaren eta bioteknologiaren sektorea (kosmetikoak, garbitasun-produktuak, farmazia-gaiak, elikagaiak, kimika eta osasun-zerbitzuak, besteak beste) Brasilen estrategikoak izan behar dutenetako bat da, azterketen arabera.

      ELAN Network Brasil 2017 ekitaldiaren helburua da teknologia oinarritzat duten negozio-aukerak sortzea Europako eta Brasilgo enpresen artean, osasunaren eta bioteknologiaren sektoreak dituen erronkei hobeki erantzun ahal izateko.

      Helburuak 

      • Osasunaren eta bioteknologiaren sektoreak Brasilen dituen erronkak kausitzea eta esparruak eta mekanismoak sortzea erronka horiek Europa eta Brasilgo ETE-en arteko lankidetza iraunkor bilaka daitezen, teknologia oinarritzat duten negozio-aukerak garatzeko.
      • Teknologia eta berrikuntza oinarritzat dituzten negozio-aukeretan lankidetza-arloak sendotzea.
      • Merkatuaren egungo nahiz etorkizuneko erronkak gainditzeko bazkide egokiak aurkitzeko gune bat eskaintzea.
      • Negozio-aukerak sortzen lagunduko duten eragileak harremanean jartzea, hala nola finantza-erakundeak, merkatu eta teknologietako adituak, Brasil eta Europa arteko negozioak sustatzeko ekinbideak, etab..
      • Balizko bazkide europar eta brasildarren arteko bilkurak sortzea, berariazko aukerak elkarrekin ereiten saiatzeko. 

      Nori zuzendua: Latinoamerika eta Karibeko eta Europar Batasuneko bisitariei 

      • Osasunaren eta bioteknologiaren arloko erronka nazionalen esparruan TONA-Teknologia oinarritzat duten negozio-aukeretan interesa duten enpresei.
      • Eskualde- eta udal-mailako gobernuei.
      • Teknologia-zentroak, unibertsitateak, ikerketa-institutuak eta ezagutza oinarritzat duten beste elkargoak.
      • Industria-taldeak (klusterrak), enpresa-elkarteak eta negozioak sustatzen dituzten beste erakundeak. 

      Bestelako datu interesgarriak

      Bestelako saioen artean, ekitaldiak hainbat jarduketa eskainiko ditu, hala nola bertaratzen diren enpresen gaitasunen elevator pitchak, negozioen sor-kidetzako saioak, gaikako tailerrak, networking jarduketak eta negozio-biribilguneak.