Agenda

      ELAN network Colombia 2017: IKT-en eginkizuna Kolonbiako produkzio-garapeneko agendan eta bereziki Bogotá - Cundinamarcan

      Eguna

      2017ko azaroaren 14a - 2017ko azaroaren 15a

      Lekua

      Bogotáko Merkataritza Ganberako Egoitza eta Centro Empresarial Chapinero. 67. kalea, 8-32/44 zk. Bogota (Kolonbia)

      Ordua

      -

      Prezioa

      Doan

      Ekitaldi hau berrikuntzan oinarritutako lankidetzako enpresa-sareak sendotzeko esparru bat da, negozio-aukerak elkarrekin sortzea helburutzat duena teknologian oinarritutako balio partekatuaren sorkuntza aprobetxatuz.

      Softwareko eta Informazioaren Teknologietako zerbitzuetara bideratuta egongo da, Bogota - Cundinamarcako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren barnean eragin funtsezkoa duten beharrizan erregionalei aurre egiteko gaitzen duen teknologia den heinean.

      Talde-jarduerak eta -dinamikak landuko dira, hizpide diren gaiak une honetan zertan dauden identifikatzea delarik helburu orokorra, erronkak eta hobekuntzak zehaztuz, eta teknologiaren transferentzian oinarritutako negozio-aukerak sorrarazteko esparruak sendotuz. Beste saio batzuen artean, honetara bideratutako jarduerak izango ditu ekitaldiak:

      • Kolonbiak herrialde mailan eta bereziki Bogotá - Cundinamarca eskualdean dituen teknologia- eta merkatu-erronkak identifikatu eta aztertzea.
      • Europar enpresen eskaintzak aurkeztea eta, bide batez, aurrean diren erronkei eta bertako bazkideei negozio berriak abiarazteko orduan europar enpresek ematen dieten erantzuna azaltzea.
      • Kosorkuntzako saioen bidez, kontinente bietako eragileen gaitasunak bateratzea, lankidetza-asmo berriak lantzeko oinarri teknologikoko negozio-aukera berrietan.
      • Negozio-asmo zehatzak aztertzeko, partaideen artean aldebiko bilerak egitea.
      • Partaideak zenbait ezagutza-motatan gaitzea, gai izan daitezen identifikatutako negozio-aukerak ondo burutzeko.

      NORI ZUZENDUA: LATINOAMERIKAKOEI ETA EUROPAR BATASUNEKOEI

      • Herrialdean identifikatutako  eginbeharretan Oinarri Teknologikoko Negozio Aukerak lantzeko interesa duten enpresei, batik bat ETE-ei.
      • Administrazio publikoei.
      • Zentro teknologiko, unibertsitate, ikerkuntza-institutu eta ezagutza oinarritzat duten gainerako erakundeei.
      • Kluster, enpresaburu-elkargo eta enpresei laguntzeko gainerako erakundeei.

      BESTELAKO ARGIBIDE INTERESGARRIAK

       Ekitaldia, Bogotan azaroaren 7tik 9ra egingo den 20th TCI Global Conference "The Future of Clusters through Cross-country & Cross-region Collaboration“ jarduerarekin koordinatuko da, partaideak negozioak egiteko kluster-estrategiekin lot daitezen.