Agenda

    Elektronika inprimatuaren nazioarteko azoka: LOPEC 2023

    Participación de TECNALIA en el encuentro internacional de la industria de electrónica impresa e impresión funcional.

    Eguna

    2023ko martxoaren 1a - 2023ko martxoaren 2a

    Lekua

    Munich, Alemania

    Ordua

    9:00 am - 6:00 pm

    Elektronika inprimatuari buruzko munduko topaketan izango gara

    Aurten ere, Municheko International Congress Center-en izango da LOPEC, martxoaren 1ean eta 2an. 22 herrialde baino gehiagotako 158 erakusketari biltzen dituen azoka honetan, elektronika inprimatuaren eta inprimaketa funtzionalaren sektoreko industria-eragile nagusiak elkartuko dira. Ekitaldiak arrakastaz konbinatuko ditu teknologia eta negozioak, eta, produktu-erakusketaren osagarri, enpresetako eta komunitate zientifikoko zenbait adituk hartuko dute parte.

    Gure parte-hartzea azokan

    Functional Print klusterrak eramango duen standean izango gara berriz ere.

    • Gune propio bat izango dugu, non produktu edo osagai bati funtzio aurreratuak eransten dizkioten inprimaketa funtzionaleko teknologietako gure aurrerapen guztiak helaraziko baititugu.
    • Gainera, gure gaitasunak erakusteko pieza batzuk instalatuko ditugu: 3Dko piezen gaineko zuzeneko inprimaketa, konpositeetan txertatutako elektronika inprimatua eta substratu ez-konbentzionalen gaineko inprimaketa.
    • Azkenik, gure lankide Miren Hayet doktoregaiak poster bat aurkeztuko du, irrati-frekuentziako (RF) osagai pasibo guztiz inprimatu eta txertatuei buruz egindako lanaren emaitzekin.

    Munich, Alemania

    Hartu lekua!
    Izena eman