Agenda

      Energia-plangintzaren Joint Research Laba (ePlan JRLa) aurkezteko jardunaldia

      JRL Plan

      Eguna

      2025ko ekainaren 2a

      Lekua

      Bilbo

      Ordua

      10:00 am - 11:30 am

      Prezioa

      Doan

      TECNALIA, EHUrekin eta BC3rekin batera, EAEko energia-plangintzarako ePlan JRL laborategi birtualaren sorreran parte hartzen ari da.

      Misio honekin eratu da energia-plangintzaren joint research lab (ePlan JRL) proiektua: etengabeko lan-ildo bat ezartzea, energia-plangintzaren arloan bikaintasun zientifiko-teknologikoko gaitasunak eta ezagutza garatzeko. Ekimenean, Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) eta Basque Centre For Climate Change (BC3) zentroarekin batera parte hartzen du TECNALIAk.

      Haren bidez, inpaktu ekonomiko eta soziala eragin nahi da gure ingurunean, ezagutza ustiagarria sortuz, eta ondorioz enplegua eta jarduera ekonomikoa sortzeko.

      Ikuspegi estrategikoa

      Halaber, JRL ePlan enuntziatu hauetan laburbiltzen den ikuspegi estrategikoarekin abiarazi da:

      • Energia-plangintzaren esparruko ikerketa aplikatuko nazioarteko erreferentzia-talde bilakatzea.
      • Enpresa-sektoreko hainbat eragilek (bereziki tokikoak) aplikatu eta ustia ditzaketen metodologia eta tresnak batera garatzea, balio teknologiko handiko ekoizpen-ekosistema bat sortzen zuzenean laguntzeko, zeinak zubiak eraikiko baititu oinarrizko ikerketaren eta tokiko industriaren artean energia-plangintzako sistema berrien ikerketari, garapenari eta berrikuntzari dagokienez.
      • Energia-plangintzaren arloko etorkizuneko profesional, ikertzaile eta ekintzaileak prestatzen laguntzea, eta gai horretan espezializatutako talentua sortu eta erakartzea sustatzea.
      • JRLari lotutako ikertzaileak akordioa sustatzen duten erakundeen artean errazago mugitzea.
      • Lortutako ikerketa-emaitzak gizarteari ezagutaraztea, eta energia-plangintzatik eratorritako estrategiak ezartzeak dakartzan onuren berri ematea eta horietaz kontzientziatzea.
      • Haztea eta arloarekin lotura duten beste eragile eta jarduketa-eremu batzuetara zabaltzea, ikerketaren emaitzek inpaktu handiagoa izan dezaten.

      ePlan JRLa Energia Ekonomiarako Espainiako Elkartearen (AEEE) XX. Biltzarraren barruan aurkeztuko da, Bilbon, ekainaren 2tik 4ra.

      Bilbo, Bizkaia Aretoa (Baroja aretoa)

      Hartu lekua!

      Agenda