Agenda

    Energiaren sektoreko datu-espazioak diseinatzeko metodologia

    Digital Offshore Energy

    Eguna

    2021ko uztailaren 29a

    Lekua

    Online

    Ordua

    6:00 pm - 7:30 pm

    Prezioa

    Doan

    Energia-sistemak (sare elektrikoak, termikoak eta petrolio eta gasarenak) gero eta digitalizatuagoak, optimizatuagoak eta banatuagoak dira. Energia-iturri berriztagarriak ugaritu direnez, lehengai berriztagarrien ziurgabetasuna kudeatu behar denez, energia-fluxuak noranzko bikoak direnez eta azken erabiltzaileei informazioa eskuratzeko aukera eman behar zaienez, tresna bikaina da digitalizazioa.

    Digitalizazioari esker, gainera, negozio-eredu berriak sortu dira: energia-zerbitzuetako enpresak; agregatzaileak eta eskariaren aldeko kudeaketa; energia-komunitateak eta energia-autokontsumoko komunitateak; ibilgailu elektrikoen karga-agregazioa eta ekipamendu-fabrikatzaileak, zeinak softwarea ere saltzen ari baitira. Sare adimendunak datuetan arreta jartzen hasi dira. Zerbitzu publikoetako enpresak, energia berriztagarrietako instalazioen jabeak eta txikizkariak datu-espazioak izaten hasi dira; adimen artifizialari esker, ezagutza erauztea errealitate bihurtzen ari da.

    Datuen eta datu-jabeen inguruan sortzen ari diren zerbitzu eta negozio-eredu berriak direla eta, beharrezkoa da datuaren subiranotasuna eta gobernantza bermatzeko politikak eta teknologiak ezartzea, datuak norenak diren eta nori, zertarako eta zer baldintzatan transferitzen zaizkion xeda dezaten.

    PROGRAMA

    • Energiaren sektoreko digitalizazioko gure adituek datu-espazioen diseinuaren printzipioak aztertuko dituzte.
    • Energiaren sektoreko berezitasun batzuk aztertuko dituzte, oro har, eta, sare elektriko eta energia berriztagarrietakoak, zehazki.
    • Itsas zabaleko energia eolikoaren sektoreko erabilera-kasu bat aztertuko da, bai eta IDS (International Data Space Association) erreferentziazko arkitekturan oinarritutako datu-espazio baten diseinua ere.

    Informazio gehiago eta izen-ematea

    • Webinar hau IEEEk eta Erik Makeda eta Eugenio Perea TECNALIAko ikertzaileek antolatu dute.

    Online

    Hartu lekua!
    Izena eman