WindEurope Annual Event 2026

    Harshlab

    Eguna

    2024ko martxoaren 20a - 2024ko martxoaren 22a

    Lekua

    Barakaldo

    Ordua

    9:00 am - 4:30 pm

    Itsas energiarekin lotutako gure eskaintza aurkeztuko dugu, WindEurope Annual Event ekimeneko 2026ko edizioan, Madrilen

    TECNALIAkWindEurope Annual Event 2026 ekimenean parte hartuko du. Energia eolikoaren sektoreko Europako ekimen nagusia Madrilen egingo da aurten, eta energia eolikoaren balio-kate osoko 16.000 profesional, enpresa, ikerketa-zentro eta ordezkari instituzional baino gehiago elkartuko dira bertan.

    Ekimenean, TECNALIAk itsas energia eolikoan eta digitalizazioan eman dituen azken aurrerapausoak aurkeztuko ditu, bereziki nabarmenduz itsas zabaleko energia eoliko flotagarria, mantentze-lan prediktiboa eta azpiegitura eolikoen fidagarritasuna eta jasangarritasuna hobetzeko adimen artifiziala erabiltzea.

    Agerraldi eta parte-hartze azpimarragarriak

    • Miren Sánchezek, TECNALIAko ikerlari seniorrak, kongresuko programa zientifikoan parte hartuko du, eta mintzagai izango du itsas energia eolikoko sistema kritikoen balio-bizitza iragartzeko adimen artifizialaren erabiltzea itsas zabaleko instalazioetako eragiketak eta mantentze-lanak hobetze aldera, sistema kritikoak izanik, adibidez, ainguraketa eta kableak.
    • Germán Pérez Morán TECNALIAko Itsas Zabaleko Energia Berriztagarrien arloko arduraduna da, eta itsas energia eolikoari buruzko side event bateko panelgile modura parte hartuko du. Ekitaldi horretan, mintzagai izango dira erronka teknologiko nagusiak, industria-eskalagarritasuna eta energia-trantsiziora begira funtsezkoa den teknologia honen inpaktu sozioekonomikoa.

    TECNALIAk, WindEurope 2026 ekimenean parte hartuta, indartu egiten du energia berriztagarrien ikerketa aplikatuko eta berrikuntzako erreferentziazko eragile modura duen zeregina, baita energia-sistema lehiakorrago, erresilienteago eta jasangarriago baterako soluzio aurreratuak garatzeko bazkide teknologiko modura duena ere.

    IFEMA, Madril

    Hartu zure lekua!
    Izena eman

    Agenda