Agenda

    Enpresa-topaketa: nola heldu gauzen Interneteko (IoT) proiektu handien zailtasunei

    Eguna

    2019ko maiatzaren 16a

    Lekua

    TECNALIA, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, Astondo bidea, 700 eraikina, 48160-DERIO

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Etorri enpresa-topaketa honetara: Gauzen Interneteko (IoT) proiektu handien zailtasun eta erronkei buruzko ikuspegi eguneratua emango da. 

    Helburuak 

    • IoT proiektu handietan zer zailtasun izaten diren, porrotak zergatik gertatzen diren eta proiektu arrakastatsu bat nola antolatzen den jakitea.
    • Europar Batasunean halako proiektuetarako zer araudi- eta lege-esparru dagoen eta sistemek zer osagai dituzten jakitea.
    • Halako proiektuak ontzat emateko eta haien adostasuna ebaluatzeko laborategi-instrumentazioa erakustea.
    • Gauzen Interneteko proiektu handien zailtasunei buruzko gogoeta- eta eztabaida-foro bat ezartzea. 

    Galdera hauen erantzunak jasoko dituzu: 

    • Zergatik egiten du huts gauzen Interneteko proiektuen % 70ek?
    • Zer betekizun ditu araudi berriak IoT sistema bat osatzen duten ekipamenduetarako?
    • Nola heltzen diete halako proiektuei administrazio publikoek?
    • Zer instrumentazio behar da IoT sistema baten osagaiak ontzat emateko eta haien adostasuna ebaluatzeko?
    • Nola kudea daiteke hainbeste soluzio, hain desberdinak eta hain gutxi onduak dituen mundu bat?
    • Nola heltzen diete halako proiektuei telekomunikazio-operadoreek? 

    Nori zuzendua:

    • IoT proiektu handiei heltzeko asmoa duten administrazio publikoak eta enpresak.
    • Halako proiektuak kudeatzeko plataformen eta gailuen fabrikatzaileak.
    • IoT soluzioekin lan egiten duten ingeniaritzak eta integratzaileak.

     

    AGENDA
    09:15 Harrera
    09:30 Ongietorria
    José Luis Elejalde, Lab_services-ko Zuzendaria, TECNALIA
    09:35 IoT proiektuen zailtasunak eta aukerak
    Iñaki Del Río, Digital Labseko zuzendaria, IBERMÁTICA
    10:00 IoT produktuen Europako lege-esparrua
    Diego Oteo, Telekomunikazioen Ikuskaritzako Zuzendariordetza Nagusiko Ziurtapeneko eta Merkatu Zaintzako Alorreko burua, Ekonomia eta Enpresa Ministerioa 
    10:25 IoT teknologiak eta instrumentazioaren erronkak
    ► 
    Adolfo de Solar, aplikazio-ingeniaria, KEYSIGHT
    10:50 Gauzen Internet, telekomunikazio-operadore global baten ikuspegitik
    ► Ainhoa Pérez Antolín, iparraldeko IoTren arduraduna, VODAFONE
    11:15 Eztabaida
    ► Moderatzailea: Ibon Arechalde, Digital Labseko zuzendaria, TECNALIA
    12:00 TECNALIAko IoT laborategia ikustea
    12:15 Atsedenaldia kafea hartzeko
    13:00 Topaketaren amaiera