Agenda

      Erabilera berriak material konposatuetarako, buckypaper-ei esker

      Default image  post type alt

      Eguna

      2021ko otsailaren 24a

      Lekua

      Ordua

      5:00 pm - 6:30 pm

      Prezioa

      Doan

      Karbonozko nanohodi konprimatuetan (CNT) oinarritutako buckypaperak garatu ditugu, garraioaren sektoreko konpositezko egituretan erabiltzeko, nagusiki. Gaur egun, gero eta handiagoa da material horien eskaera beste sektore batzuetan ere, hala nola energiarenean, eraikuntzan, uren tratamenduan eta osasunean.

      Buckypaperak karbonozko nanohodi (CNT) ausaz orientatuz osatutako xaflak dira, eta aukera industrial berriak bilatzen ditugu haientzat. Kolore beltzeko paper malgu baten antza dute, eta funtsezkoak dira material konposatuzko egituretan CNT-kopuru handi eta lokalizatu bat sartzeko.

      Buckypaper: nanoeskalako teknologia bat eskala industrialean erabiltzeko

      Eskala industrialeko instalazio pilotu bat erabiltzen dugu honelako aplikazioetarako, adibidez:

      • garraio publikoko berogailu integratuak
      • superkondentsadore malgu eta Li-S baterietarako elektrodoak eta tarteko geruzak
      • tapaki berotzaile malguak aeronautikako konpositezko egiturak konpontzeko eta ontzeko
      • izotzetik babesteko eta desizozteko estalkiak konpositezko egitura handietarako (hegazkinak, turbina eolikoak, etab.)
      • egitura-osasuna monitorizatzeko (SHM) sentsore integratuak (garraioa, eraikuntza)

      IZEN-EMATEAK

      Agenda