Eraikuntzako soluzio fotovoltaiko integratuen (BIPV) ebaluazioa eta arauen erronkak

    Vista interior fachada fotovoltaica TECNALIA

    Eguna

    2026ko martxoaren 16a

    Lekua

    Webinarra

    Ordua

    10:00 am - 11:00 am

    Prezioa

    Doan

    Eraikuntzako soluzio fotovoltaiko integratuen (BIPV) ebaluazioari eta arauen erronkei buruzko web-mintegiaren eduki nagusia:

    Gaur egun, helburu saihestezin bihurtuak daude energia-balantzea zero duten eraikinak (ZEB) eta dagoeneko eraikia dagoen parkearen deskarbonizazioa. Testuinguru horretan, indarrez ari da zabaltzen eraikinen inguratzaileetan soluzio fotovoltaikoak (BIPV – building integrated photovoltaics) txertatzea. Zabaltze masiborako bidean, ordea, erronka teknikoak, araudiari dagozkionak eta estandarizaziokoak daude, zeinak merkaturatzea eragozten baitute.

    Web-mintegi hau Susana Santamaríak emango du. TECNALIAko produktuaren segurtasun-laborategiko aditua da, eta gai hauei buruzko ikuspegi argi eta eguneratua azalduko du:

    • Zer da BIPV modulu bat?
    • Sektoreko erronkak.
    • BIPVren estandarizazioaren bilakaera (2014-2026)
    • Nola heltzen dio TECNALIAk BIPVren karakterizazioari?
    • Kasu praktikoak.

    Norentzat da?

    Inguratzaileetako materialen fabrikatzaileak, BIPVren garatzaileak, arkitektura-estudioak, ingeniaritzak, saiakuntza-laborategiak, ziurtatze-arduradunak eta administrazio publikoetako teknikariak.

    Zergatik ezin duzu huts egin?

    Saioari esker, ulertuko duzu nola aldatzen den araudi-esparrua, zer saiakuntza izango diren ezinbestekoak datozen urteetan, eta nola aurreratu Europako baldintzak betetzen dituzten BIPV-soluzio seguru eta fidagarrien merkaturatzea.

    Webinarra

    Hartu zure lekua!