Agenda

    Eraikuntzaren jasangarritasunaren ebaluazioa

    Construcción sostenible

    Eguna

    2023ko martxoaren 15a

    Lekua

    Bilbo

    Ordua

    9:30 am - 12:00 pm

    ZTBESeko eragileen lankidetza teknologikoari buruzko jardunaldia, eraikuntza-proiektuen jasangarritasunaren ebaluazio integrala egiteko

    Jardunaldi hau Eraikunek antolatzen du, eta zenbait hitzaldi eta mahai-inguru bat izango ditu.

    • Administrazio Publikoak eta eraikuntzaren sektoreko profesional adituek ezagutza transferituko dute, eta lankidetza teknologikoko sareak sortuko dituzte, eraikuntza-obra eta -proiektuen jasangarritasunaren neurketa integralari lotuak.
    • ZTBESeko eragile garrantzitsuenei egindako elkarrizketen bidezko prospektiba-lanaren emaitzak eta ondorioak aurkeztuko dira. Hauek dira elkarrizketatutako eragileak: Euskal Administrazio Publikoko erakundeak eta sozietateak, sektoreko eragileak eta eraikuntza-industriaren ekosistema osatzen duten enpresak.

    TECNALIAren parte-hartzea

    Iñigo Vegas TECNALIAko Eraikuntza Produktuen zuzendariak «Erronkak, oztopoak eta aukerak eraikuntzaren industriaren jasangarritasunaren eremuan» izeneko mahai-inguruan hartuko du parte. Iñigok trazabilitate zirkularrerako teknologia digital aurreratuei buruz hitz egingo du:

    • Mineralei eta material lignozelulosikoei aplikatutako ikusmen artifizialeko teknologiak
    • Zibersegurtasun-teknologiak, hala nola bloke-kateak, identitate autokudeatua eta sistema kriptografikoak
    • Produktuen prestazioak eta hondar-balioak inferitzeko adimen artifiziala

    B Accelerator Tower, BILBO

    Hartu lekua!
    Izena eman

    Agenda