Agenda

    Eraldaketa Digitala 2022 Foroa: hiri-bizitza adimenduna

    Vista de Bilbao, que acogerá el Foro de Transformación Digital "Vida urbana inteligente"

    Eguna

    2022ko urriaren 25a

    Lekua

    BAT- B Accelerator Tower, Bilbo, Bizkaia

    Ordua

    10:00 am - 12:30 pm

    Prezioa

    Doan

    “Hiri-bizitza adimenduna” Eraldaketa Digitaleko Foroan parte hartuko du TECNALIAk. Hirigintzari eta mugikortasunari aplikatutako soluzio berritzaileetan diharduten enpresa eta erakundeak bilduko ditu BATen.

    "Hiri-bizitza adimenduna” Eraldaketa Digitalerako 2022ko Foroak hiri-inguruneetako bizitza teknologiaren bidez modu jasangarrian hobetzeko diseinatu diren soluzioen joerak, kasu askotan dagoeneko errealitateak, azaltzea du helburu. Besteak beste, gai hauek jorratuko dira, teknologiak eskaintzen duen ikuspegi eraldatzailetik: arkitektura eta eraikuntza, energia, mugikortasuna, gauzen Internet, soinu-kutsadura, argi-kutsadura eta abar kontrolatzea, eta abar.

    Francisco Rodríguez Pérez-Curiel TECNALIAko Hiri Eraldaketarako Laborategiko (ULAB) arduradunak egungo hiriek aurrean dituzten erronka nagusiei eta berrikuntza teknologikoaren ikuspegitik ikusten ditugun aldaketa-joerei buruzko ikuspegi orokorra eskainiko du foroan. Halaber, etorkizun hurbilean hiriei forma eman diezaieketen soluzioen zenbait adibide aurkeztuko ditu.

    Bi zati izango ditu topaketak:

    • Lehenbizikoan, erakusketak egingo dituzte adituek, non gauden eta norantz goazen azaltzeko.
    • Bigarren zatian, showroom bat egongo da, eta soluzio teknologikoak ematen dituzten enpresek parte hartuko dute, beren soluzioak edo teknologiak nola funtzionatzen duen erakutsiz eta azalduz.

    Norentzat

    • Topaketa hirigintza eta mugikortasuneko berrikuntza teknologikoetan interes berezia duten sektoreko instituzioei, erakunde profesionalei eta enpresei zuzenduta dago.

    Informazio gehiago

    Eraldaketa Digitalerako Foroa OnlyOne Comunicación y Marketing Líquidoren ekimena da, digitalizazioak bizitza errealean dituen aplikazio praktikoak zabaltzeko eta, batez ere, negozio-aukera berriak sortzeko interesa duten enpresa eta profesionalekin lankidetzan antolatua.

    BAT-B Accelerator Tower, Bilbo

    Hartu lekua!
    Izena eman

    Agenda