Agenda

    Eraldaketa digitala 2022: osasunean eragina duen teknologia

    Eguna

    2022ko maiatzaren 18a

    Lekua

    Zabalgune eraikina, 11. Zabalgune plaza (Bilbo)

    Ordua

    10:00 am - 12:00 pm

    Prezioa

    Doan

    Ezagutu zuzenean osasun-sektorean eragina duten soluzio teknologikoak, eta eguneratu etorkizuneko joerei buruzko informazioa

    Eraldaketa digitala 2022: osasunean eragina duen teknologia foroaren lehen edizio presentziala izango da.

    Osasun-sektorean eragina duten gaur egungo eta etorkizuneko soluzio teknologikoen adibideak ezagutuko ditugu.

    2022ko Eraldaketa Digitaleko I. Foroaren egitura

    Foroak bi zati izango ditu:

    • Lehen zatian, ibilbide bat partekatuko da; gaur egungo agertokitik eta osasunari aplikatutako teknologiaren berehalako erronketatik hasita, gizartean dagoeneko martxan dauden soluzioen adibideak erakutsiko dira, eta teknologiak, ondo aplikatuta, pertsonengan zer-nolako eragina izan dezakeen ikusi ahal izango da, lekukotza baten bidez.
    • Bigarren zatian, showroom bat egongo da, zeinean in situ ikusi, egiaztatu eta probatu ahal izango baita soluzio horiek nola funtzionatzen duten. Bertaratutakoek eta hizlari gonbidatuek networkingerako aukera izango dute gainera.

    Joseba Laka, TECNALIAko arlo digitaleko zuzendaria, izango da foro honetara gonbidatutako hizlarietako bat. TECNALIAk osasun-sektorerako garatzen dituen soluzio digitalen berri emango du "Teknologia eta osasuna. Oraina eta etorkizuneko joerak” hitzaldian.

    Zabalgune eraikina, 11. Zabalgune plaza (Bilbo)

    Hartu lekua!
    Izena eman

    Agenda