Agenda

    Eraldaketa digitala eta energiaren optimizazioa

    resiliencia climática en el urbanismo

    Eguna

    2023ko azaroaren 29a

    Lekua

    Hotel Eurostars Madrid Tower 5* Madrid

    Ordua

    8:00 am - 1:15 pm

    Prezioa

    Doan

    EnerTIC-en Tendencias 2023 foro honetan parte hartuko dugu: avanzando en la transformación digital y optimización de la energía (aurrerapausoak eraldaketa digitalean eta energiaren optimizazioan).

    Digitalizazioa eta energia-efizientzia hobetzea giltzarri dira hirien, industriaren eta energia-sektorearen eraldaketan aurreratzen jarraitzeko, era horretan jasangarritasuna, lehiakortasuna eta ekonomia-hazkundea lortzeko. Eraldaketa horrek, hirien eta lurraldeen aurrerapen hori ahalbidetzeko, tresna eta soluzio teknologiko berritzaileak eskatzen ditu.

    Foro horretan, energia-paradigma berriaren aurrean trantsizio-prozesuan aurrera egiten jarraitzeko, zenbait erakunde publiko zein pribatuk eta teknologiako zenbait adituek beren ikuspegia eta soluzioak azalduko dituzte. Honako gai hauek jorratuko dira, besteak beste: hiri zein lurraldeen eta administrazio publikoen esparruko mugikortasun jasangarria, IoT, AA edo 5G-ren moduko teknologia digitalen aplikazioa, energia-kontsumoen murrizketa eta baliabideen erabilera jasangarriago eta efizienteagoa.

    Hiriak ekosistema adimendun eta karbono-eduki baxuko bihurtzen

    • Patricia Molinak, TECNALIAko Hiri, Lurralde eta Ingurumeneko zuzendariak, mahai-inguru hau moderatuko du: "Hiriak ekosistema adimendun eta karbono-eduki baxuko bihurtzen: estrategia, berrikuntza eta teknologia".
    • Saio horretan, hirietako digitalizazioari eta jasangarritasun energetikoari ekitean sortzen diren erronkak eta aukerak aztertuko dira, eta estrategia berritzaileak eta kasu arrakastatsuak azalduko dira.
    • Besteak beste, honako gai hauek jorratuko dira: datu masiboen kudeaketa, eta energia aurrezteko eta garapen jasangarria lortzeko neurrien ezarpena.

    Hotel Eurostars Madrid Tower 5* Madrid

    Hartu lekua!
    Izena eman

    Agenda