Agenda

    Ernalezintasunari eta ugalketa lagunduari buruzko hitzaldia

    Eguna

    2020ko martxoaren 5a

    Lekua

    ICOMA, Ilustre Colegio Oficial de Médicos de Álava, Avda. de Santiago, 7 01002 Vitoria-Gasteiz

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Sei bikotetik batek ugalkortasun-arazoak ditu ugalketa-bizitzako uneren batean, ugalkortasunari buruzko Europako mediku-elkartearen arabera (ESHRE).

    1978an lehen in vitro tratamendua egin zenetik, zazpi milioi haur jaio dira modu horretan mundu osoan. Estatu Batuetan, ART izeneko ugalketa lagunduko teknologiari esker, urtean 50.000 haur baino gehiago jaiotzen dira 263.000 in vitro ernalketa-prozeduraren bidez, Research and Markets erakundearen arabera.

    Horren haritik, Gasteizko ART klinikak eta TECNALIAko Genetika laborategiak ugalketa lagunduari buruzko hitzaldi bat antolatu dute, ugalkortasun-teknikei eta -tratamenduei buruzko informazioa jaso nahi duten guztientzat. Parte-hartzaileei ugalkortasun-tratamenduei buruzko informazioa ematea eta haien zalantzak argitzea da helburua.

    Horretarako, zuzenean parte hartu ahal izango dute, eta adituei galderak egin.

    PROGRAMA 

    • Aurkezpena
    • Zein dira antzutasun-arazo nagusiak?
    • Zer dira ugalketa lagunduko teknikak?
    • Zer da ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa? Beti da gomendagarria?
    • Zer garrantzi du laguntza emozionalak ugalketa lagunduko pazienteentzat?

    HIZLARIAK

    ART klinika 

    • Jose Luis De Pablo doktorea (enbriologoa)
    • María Barahona (psikologoa)
    • Jon Ander Agirregoikoa doktorea (ginekologoa) 

    TECNALIA 

    • Javier Margareto doktorea (TECNALIAko Genetika Laborategia)