Agenda

      Espezialistak ez direnentzako teknologiak Innobasquerekin

      Jornada Innobasque

      Eguna

      2025ko ekainaren 18a

      Lekua

      Ordua

      9:30 am - 1:00 pm

      Prezioa

      Doan

      Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak "Espezialistak ez direnentzako teknologiak" tailerra antolatu du, erakunde bazkideentzako soilik, profil teknikorik gabeko profesionalei egungo funtsezko teknologiak hurbiltzeko

      TECNALIAren eta beste aditu batzuen parte-hartzea

      Ekimen horretan, TECNALIAk bi adituren bidez eskainiko du bere ezagutza:

      • Raúl Miñon Datu eta Konputazioko arduradunak big data jorratuko du, bai eta berrikuntzan dituen aplikazioak ere.
      • Oscar Lage Zibersegurtasunaren eta Bloke-kateen arduraduna zibersegurtasunaren arloko erronkei eta aukerei buruz arituko da.

      Haiekin batera, erreferentziazko beste zentro teknologiko batzuetako espezialistek hartuko dute parte:

      • Iosu Gabilondo (Ikerlan), gauzen Interneten (IoT) aditua.
      • Eneko Ugalde (Tekniker), Sistema Autonomo eta Adimendunen zuzendaria, Robotikan eta Automatizazioan aditua.
      • Igor García Olaizola (Vicomtech), Industria Dibisioko zuzendaria, errealitate birtualean eta errealitate areagotuan aditua.

      Formatua eta helburuak

      Tailerrean, aurkezpenak eta gogoeta-eztabaidak txandakatuko dira. Teknologia bakoitzerako, 20 minutuko aurkezpen bat izango da, hizkera erraz eta antolakundearen beharretatik gertukoan egina, eta, ondoren, 20 minutuko hausnarketa eta solasaldia, aplikazioei, oztopoei eta erronkei buruz eztabaidatzeko.

      Teknologia hauek landuko dira:

      • Gauzen Internet (IoT)
      • Big data
      • Robotika eta automatizazioa
      • Errealitate birtuala eta errealitate areagotua
      • Zibersegurtasuna

      Norentzat

      Prestakuntzaren xede-taldea osatzen dute, esklusiboki, eraldaketa digitala inspiratzeko aldaketa teknologikoei aurrea hartu, haien eragina ulertu eta kasu praktikoetatik ikasi nahi duten Innobasqueko erakunde bazkideek.

      Lankidetza horren bidez, euskal enpresa-sareko transferentzia teknologikoarekin eta berrikuntzarekin duten konpromisoa indartzen dute Innobasquek eta TECNALIAk.

      Innobasque, Laida Bidea 203. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea

      Hartu lekua!
      Izena eman