TECNALIAk pertsonekin egiten diren ikerketen etikari buruzko ANCEI 2026 Batzarrean parte hartuko du
TECNALIAk Ikerketako Etika Batzordeen Elkarte Nazionalaren (ANCEI) 12. Batzarrean parte hartuko du. Ekainaren 3tik 5era egingo da Bilbon eta, haren bidez, osasun arloko berrikuntza teknologiko arduratsuarekiko konpromisoa indartuko du. Batzarra Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta ANCEIk antolatu dute eta zientziaren, klinikaren eta araudien arloetako adituak bilduko dira “Zientzia, etika eta biztanleria: ikerketako etika-batzordeen konpromisoa” lelopean.
Foro hau funtsezkoa da pertsonekin egiten diren ikerketei lotutako erronka etikoei heltzeko; hala nola, datuen erabilerari, proiektuen ebaluazioari, biobankuei edo teknologia berriek (esaterako, adimen artifizialak) osasun arloan duten eraginari.
Pertsonengan ardaztutako berrikuntza osasun arloan
TECNALIAk erabiltzailearengan ardaztutako teknologia medikuen eta soluzio digitalen garapenean duen esperientzia azalduko du, baita I+Gren hasierako faseetatik hasi eta baliozkotze klinikora eta produktua ziurtatzera bitarte etika integratzeak duen garrantzia azpimarratu ere.
- Gure lankide Ainara Garzok, Teknologia Medikuetako senior ikertzaileak, erabiltzaile-esperientzian (UX), pertsonengan ardaztutako diseinuan eta medikuntzako gailuen alderdi etiko eta erregulatzaileetan daukan jakintza zabalduko du.
- Garzok 15 urte baino gehiagoko esperientzia du osasun-teknologien ikerketan, eta aktiboki hartzen du parte pertsonekin egiten diren ebaluazioen eta saiakuntza klinikoen protokoloak definitzen eta protokolo horietan erabilgarritasuneko, irisgarritasuneko eta arauak gordetzeko irizpideak integratzen. Gainera, Karlos III.a Osasun Institutuko Ikerketako etika-batzordeko kidea da, eta EHUko CEISH etika-batzordearen, haren datuen eta laginen kanpoko aholkularia.
- Ainarak 3. tailerrean, Ikerketako etika-batzordeen proiektu lehiakorren/akademikoen ebaluazioan kontuan hartu beharreko alderdiei buruzkoan parte hartuko du. Tailerra Itziar de Pablo López de Abechucok (Madrilgo Ramón y Cajal Unibertsitate-ospitaleko sendagaien ikerketarako etika-batzordea) moderatuko du, eta Ikerketako eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioko Idazkari Nagusi Eva Ortega-Paíno ere bertan izango da.
Etika, erregulazioa eta teknologia: erronka estrategikoa
ANCEIren parte-hartzea erabiltzailearengan ardaztutako teknologia seguru eta fidagarrien garapena sustatzeko TECNALIAren estrategian kokatzen da, medikuntzako gailuen (MDR/IVDR) araudi-eskakizun berriek eta saiakuntza klinikoen gero eta konplexutasun handiagoak markatutako testuinguru batean.
Bereziki, zenbait diziplina (esaterako, adimen artifiziala, robotika edo bioingeniaritza) konbinatzeak ezinbesteko bihurtzen du hasiera-hasieratik etika eta erregulazioa integratzea eta prozesuan berrikuntzen onarpen soziala eta bideragarritasuna bermatzea.
Zientzia, industria eta gizartea konektatzen
TECNALIak osasun-arloko teknologiaren transferentzian eragile gako gisa duen posizionamendua sustatuko du eta ikerketa, industria eta gizartea konektatzen dituen ikuspegi bat bultzatuko du.
Horrelako foroek berrikuntza jasangarriago baterako aurrerapausoak ematea ahalbidetzen dute, non garapen teknologikoak, enpresa-lehiakortasuna sustatzeaz gain, pertsonen eta osasun-sistemaren benetako beharrei erantzuten baitie.
