Agenda

    EU PVSEC: teknologia eta aplikazio fotovoltaikoei buruzko nazioarteko biltzarra

    Tecnologías y aplicaciones fotovoltaicas

    Eguna

    2025ko irailaren 22a - 2025ko irailaren 26a

    Lekua

    Bilbao Exhibition Centre | Azkue ingurabidea 1, 48902 Barakaldo

    Ordua

    8:30 am - 6:30 pm

    TECNALIA EU PVSECn izango da, ikerketa, teknologia eta aplikazio fotovoltaikoei buruzko nazioarteko biltzar nagusian, eta bere azken soluzioak aurkeztuko ditu

    EU PVSEC nazioarteko ekitaldia irailaren 22tik 26ra egingo da Bilbao Exhibition Centren. Ikerketa, teknologia eta aplikazio fotovoltaikoei (FV) buruzko nazioarteko biltzar handiena da. Biltzar honetan, fotovoltaikoen industriaren erakusketa bat ere izango dugu. Erakusketan, fotovoltaikoen sektoreko punta-puntako teknologia, berrikuntza eta kontzeptu berriak erakutsiko ditu industria espezializatuak.

    EUPVSECek 40 urtetik gorako historia izateak eta haren programa osoak erreferentziazko ekitaldi bihurtzen dute eguzki-energia fotovoltaikoaren sektore zientifikoan. Zientziatik zientziarako eta zientziatik industriarako plataforma nagusia da, mundu osoan ezaguna, eta eguzki-energia fotovoltaiko globalaren sektorean soilik ardaztua dago.

    TECNALIAk energia fotovoltaikoaren arloko azken soluzioak aurkeztuko ditu

    Foro horretan, TECNALIAk energia fotovoltaikoaren alorrean egin dituen azken berrikuntzak aurkeztuko ditu:

    • Teknologia fotovoltaikoen eragiketa eta mantentze-lanak (O&M) optimizatzeko soluzioak, errendimendua maximizatzeko.
    • Erabilera berezietako modulu fotovoltaikoen fabrikazio aurreratua.
    • Sute-saiakuntzak eraikinen eta aplikazioen segurtasuna bermatzeko.

    Etorri bisitan Energia Klusterraren standean dugun gunera.

    Bilbao Exhibition Centre | Azkue ingurabidea 1, 48902 Barakaldo

    Hartu lekua!
    Izena eman