Agenda

    EUROPM 2018, Hautsen Metalurgiaren Europako Batzarra

    Eguna

    2018ko urriaren 14a - 2018ko urriaren 18a

    Lekua

    BEC, Bilbao Exhibition Center

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Hautsen metalurgia deitzen zaio piezak metal-hautsetik abiatuta fabrikatzeari. Asko erabiltzen da ibilgailuetako osagaiak, ebaketa-tresnak eta kontsumo-ondasunak fabrikatzeko.

    Ekitaldi honetan, sektoreko enpresa garrantzitsuenak bilduko dira: metal-hauts, prentsa, labe eta karakterizazio-ekipoen fabrikatzaileak. 300 hitzaldi tekniko baino gehiago egingo dira, eta 5.000 m2-ko erakusketa bat izango da.

    Ahozko lau aurkezpen egingo ditugu, hautsen metalurgian egin ditugun azken garapenak erakusteko: 

    • Sinterizazio ultrabizkorra (SINTERFAST): hautsetik abiatuta, segundo bat baino gutxiago behar du pieza dentsoak sortzeko. Oso moldakorra da eta energetikoki efizientea. / Aplikazioa: ebaketa- eta higadura-erremintak, titaniozko piezak, etab.
    • Binder jetting bidezko fabrikazio aditiboa: teknika honen bidez, oso geometria konplexuko piezak egin daitezke, ohiko fabrikazio-prozesuen bidez egin ezin daitezkeenak. Fabrikazio aditiboko beste teknologia batzuen aldean, gainera, ahalmena handia du era guztietako materialetara egokitzeko: elementu polimerikoak, aleazio metalikoak eta material zeramikoak. Oso handiak ditu, halaber, inprimatze-bereizmena, eskalagarritasuna eta fabrikatze-abiadura ere. Horregatik, metalezko nahiz zeramikazko osagaien berrikuntzarako eta garapenerako ahalmen handiko motor bat da, fabrikazio aditiboko beste teknologia batzuen aldean.  / Aplikazioa: sektore aeroespaziala eta makina-erreminta.
    • Metal gogorretan Co-a eta W-a ordezkatzea: Co-a eta W-a material kritikoak dira Europar Batasunean. Haien alternatibak garatzen ari gara, sinterizazio-teknika aurreratuak erabiliz.
    • Metal gogorren eta ebaketa-erreminten sektorearen aurkezpena EAEn eta Espainian.

    HARREMANETARAKO