Agenda

    European Robotics Forum 2020

    Eguna

    2020ko martxoaren 3a - 2020ko martxoaren 5a

    Lekua

    Azoka eta Kongresu Jauregia - Málaga

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Robotikaren inguruko Europako erreferentziazko topaketa daEuropean Robotics Forum; 11. edizioa du aurtengoa, eta 1.000 adituk baino gehiagok parte hartuko dute.  

    Hainbat enpresak, unibertsitatek eta ikerketa-zentrok beren prototipo, produktu, zerbitzu eta proiektu aurreratuenak erakutsiko dituzte, EBko Horizon 2020 programaren bidez finantzatuak.

    Berrogeita hamar tailer baino gehiago egingo dira —haietako batzuk aitzindariak robotikaren arloan—, eta aukera ezin hobea izango da Europako merkatuetako azken garapenak ezagutzeko.

    Guk aktiboki parte hartuko dugu Workshop of Hybrid Production Systems tailerrean, eta, horretaz gain, Entrepreneurship eta Cable Driven Parallel Robots: Applications antolatu ditugu.