Agenda

    EXAP arauak: suarekiko erresistentziaren saiakuntzak

    Uso de normas EXAP

    Eguna

    2022ko ekainaren 16a

    Lekua

    Online

    Ordua

    12:00 pm - 12:45 pm

    Prezioa

    Doan

    Suarekiko erresistentziaren saiakuntzak eta sistema beiratuetarako duten aplikazio-eremua hobeto ulertzen lagunduko dizu webinar honek.

    ASEFAVEk, TECNALIArekin lankidetzan, "EXAP (Extended Aplication) arauen erabilera" webinarra antolatu du, sistema beiratuen suarekiko erresistentziaren saiakuntzen emaitza zabaltzeko.

    • Trenkada eta ate beiratuak askotariko tamaina, lodiera, finkatze-mota edo euskarritan hornitzen dira obretan. Praktikan, ezinezkoa da produktu-familia bakoitzean dauden konfigurazio edo konbinazio guztien saiakuntzak egitea, nahiz eta aldaera horiek eragin nabarmena izan dezaketen suarekiko erresistentziaren saiakuntzaren emaitzan.
    • Bestalde, badira zenbait muga tekniko, laginaren tamainari eta diseinuari dagokienez, suarekiko erresistentziaren saiakuntza normalizatuak egiteko.
    • Eskuarki, suarekiko erresistentziaren saiakuntza baten emaitza saiakuntzan erabilitako konfigurazioari aplika dakioke, eta, era berean, zuzeneko aplikazio-eremu bat du, baina, saiakuntza-plan egoki bat eta hedatze-arauak (EXAP) erabiliz, badago aukera saiakuntzaren zuzeneko aplikazio-eremua zabaltzeko.

    Hizlaria

    Online

    Hartu lekua!
    Izena eman