Agenda

Exoeskeletoei buruzko nazioarteko azoka: EXO Berlin 2022

Eguna

2022ko urriaren 11a - 2022ko urriaren 12a

Lekua

WISTA Management Conventions. Rudower Chaussee 17, Berlin (Alemania)

Ordua

9:00 am - 5:00 pm

ECO Berlin nazioarteko foro bat da, zeinean elkartzen baitira fabrikatzaileak, hornitzaileak eta azken erabiltzaileak, exoeskeleto eramangarrien alorrean erronka teknikoen eta ingeniaritzako erronken arteko sormenezko elkarrekintzak bultzatzeko.

TECNALIAren robotika medikoko taldea erakusketari izango da, Europako INTEX proiektuaren esparruan.

InteX-ek erraztu egiten du exoeskeletoak onartzea langileen segurtasuna eta osasuna eta enpresaren produktibitatea hobetzeko balio duen teknologia gisa. Gaixotasun muskuloeskeletikoek eragindako bajen ordezko konponbiderik ez dagoen lantokietan erabiltzen da.

Robotika eramangarrirako hurrengo belaunaldiko adimen artifizialean oinarritutako proba-bankuak

Gure standean bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzu InteX proiektuan garatutako proba-bankuak. Beren instalazioetan saiakuntzak beren kabuz egin nahi dituzten erabiltzaile ez-adituek erabiltzeko diseinatuta daude.

Unibertsitateek, ingeniaritza-eskolek eta RTOek proba-bankuak erabil ditzakete hezkuntza- eta ikerketa-plataforma gisa. Gure plataforma fisiko guztiak azken erabiltzailearen beharretara egokitutako diseinu eguneratuetan oinarrituta daude.

Proba-bankuen xede-publikoa

  • Exoeskeletoen azken erabiltzaileak
  • Exoeskeletoen hornitzaileak
  • Industria-ekipoen hornitzaileak
  • Akademiak

Alemania

Hartu lekua!