Sektoreko enpresa liderrekin batera aztertuko ditugu adimen artifizialaren gobernantzaren, konfiantzaren eta ezarpenaren erronkak
AA enpresa-eraldaketako etapa berri batean sartu da
EXPANSION egunkariak enpresa liderren eta erakunde publikoen ordezkariak eta teknologiaren arloko adituak bilduko ditu Madrilen, teknologia horren etorkizuna markatuko duten erronkei buruz eztabaidatzeko.
Jardunaldian gai estrategikoak jorratuko dira, hala nola agente adimendunen gorakada, AA-sistemen gobernantza eta araudia, erabilera-kasuen industrializazioa, Europako subiranotasun teknologikoa eta teknologia horien aplikazioa sektore giltzarrietan (hala nola energia, osasuna, azpiegitura kritikoak eta segurtasuna).
TECNALIAren ikuspegia AAren Konfiantzari eta Gobernantzari buruz
Gure lankide Oscar Lagek, Zibersegurtasuneko eta Teknologia Kuantikoetako zuzendariak, "Konfiantza, Azalgarritasuna eta Gobernantza: arauak betetze hutsetik herritarrentzako baliora" mahai-inguruan parte hartuko du.
- NTT DATAren, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren (AEPD) eta Adimen Artifiziala Gainbegiratzeko Espainiako Agentziaren (AESIA) ordezkariekin batera parte hartuko du eztabaidan, adimen artifiziala modu seguru, garden eta arduratsuan ezartzeko bideak aztertzeko.
- Saioan, funtsezko zenbait alderditan jarriko da arreta, hala nola ereduen azalgarritasunean, arriskuen kudeaketan, araudia betetzean eta herritarrengan eta erakundeengan konfiantza sortzean.
Topaketa bat AAren ekosistemako eragile nagusiekin
Ekitaldiko parte-hartzaileen artean, teknologiaren eta enpresaren alorrean eragin handiena duten erakundeetako batzuk izango dira; besteak beste, Telefónica, NVIDIA, Iberdrola, Capgemini, CaixaBank, Inetum, Verisure, DKV, Cellnex, Moeve, Kyndryl, Microsoft, PwC, Sherpa.ai, ElevenLabs, HappyRobot, Seedtag eta Nazca Capital, bai eta eraldaketa digitalarekin eta adimen artifizialaren araudiarekin lotutako erakunde publikoetako zenbait ordezkari ere.
- Ekosistema zabal horri esker, jardunaldia aukera paregabea izango da Europan AAren etorkizuna definitzen ari diren joerak ezagutzeko eta erakundeek haren potentzial guztia baliatze aldera hartu beharreko erabaki estrategikoen berri izateko.
- Adimen artifiziala nola eboluzionatzen ari den lehen eskutik jakin nahi baduzu, eta zure erakundean soluzio fidagarriak, seguruak eta eskalagarriak ezartzeko gakoak ezagutu nahi badituzu, parte hartu EXPANSIONek Adimen Artifiziala eta Teknologia Berriak izenburupean antolatutako topaketaren laugarren edizioan eta egin bat gurekin Madrilen azaroaren 23an.
