Agenda

    Ezagutu Watch&Work: leunketa industrialaren etorkizuna

    Descubre Watch&Work: el futuro del pulido industrial

    Eguna

    2025ko apirilaren 3a

    Lekua

    Online

    Ordua

    10:00 am - 11:00 am

    Prezioa

    Doan

    Webinar batean aztertuko dugu nola iraultzen duen Watch&Workek pieza industrialen leunketa doitasun handiko sentsoreak eta robotika kolaboratiboa erabiliz

    Pieza industrialen leunketa oso lan gogorra da, aspergarria, langileentzat arriskutsua eta automatizatzeko zaila. Oztopo nagusia? Erabilerak higatutako piezak, ez baitatoz bat jatorrizko CAD ereduarekin.

    Webinar honetan aztertuko dugu nola iraultzen duen Watch&Work gure soluzio robotiko berritzaileak —CONVERGING ekimenean garatua— pieza industrialen leunketa, doitasun handiko sentsoreak eta robot kolaboratiboak erabiliz.

    Lan-eremua berreraikitzeko eta piezetako akatsak detektatzeko duen gaitasunari esker, aukera hauek ematen ditu Watch&Workek:

    • Oztoporik gabeko automatizazioa: gure sistemak piezak eskaneatzen ditu, eta leuntzeko ibilbideak sortzen ditu automatikoki.
    • Aditu ez direnentzako interfaze intuitiboa: langileek erraz aukeratu ditzakete leuntzeko eremu espezifikoak, eta parametroak doitu.
    • Emaitza perfektuak eta errepikagarriak: indar-sentsoreek leunketa-presio konstantea eta optimizatua ziurtatzen dute, eta gainazal akasgabeak lortzen dituzte.
    • Segurtasuna eta efizientzia: robot kolaboratiboek langileentzako arriskuak ezabatzen dituzte, eta prozesu zehatzak eta kuantifikagarriak bermatzen dituzte.
    • Malgutasuna pieza handietarako: sistema robot mugikor batean integratzeko aukera, osagai handiagoak espazio-mugarik gabe leuntzeko.

    Aukerak eta aplikazioak

    Ezin hobea da CAD bertsioarekin bat ez datozen pieza errealekin ari den edozein manipulazio-aplikazio hobetzeko eta hura seguruagoa bilakatzeko. Bat ez etortzea izan daiteke bizarrak dituelako, erabileragatik higatu egin delako, deformazio termikoengatik edo fabrikazio-prozesuan aldaketak egin direlako.

    Programazio moldagarria ahalbidetzen du, akabera-mota ezberdinak lantzeko, eta, hala, ekoizpena optimizatzeko zenbait sektoretan: metalgintza, automobilgintza, industria aeroespaziala eta gama altuko arotzeria. Gainera, honako hauek lortzeko aukera ematen du:

    • Kalitate handiagoa eta emaitza sendoagoak.
    • Gainazaleko akats kuantifikagarriak.
    • Eskulan intentsiboa minimizatzean, kostu operatibo murritzagoak.
    • Laneko lesioak izateko arrisku txikiagoa, bibrazio, hauts eta produktu urratzaileekiko giza esposizioa saihesten baitu.
    • Leunketatik haragoko hainbat prozesutara egokitzeko gaitasuna, hala nola pinturara, soldadurara eta beste industria-aplikazio batzuetara.

    Erronkak eta irtenbideak

    Berrikuntza orok bezala, erronkak dakartza Watch&Worken moduko soluzio bat inplementatzeak: teknologia berriak erabiltzea, langileak trebatzea...

    Webinar honetan, oztopo horiek gainditzeko nahiz automatizazioan egindako inbertsioaren itzulkina maximizatzeko estrategiak landuko ditugu

    Hizlariak:

    Moderatzailea: Unai Antero

    Online

    Hartu lekua!
    Izena eman