Ingurune kolaboratiboetako fabrikazio adimenduneko teknologiak aurkeztuko ditugu
FABRICARE jardunaldiak foro paregabea eskaintzen du ingurune kolaboratiboetako fabrikazio adimendunaren barruan teknologia batzuek zer lan-ildo dituzten ezagutzeko.
FABRICAREren misioa
FABRICAREren misioa da gaur egungo fabrikazio-prozesuak optimizatzea, robotika kolaboratibo eta mugikorra eta segurtasuna bermatzeko pertzepzio-sistema aurreratuak ezarriz. Elementu horiek biki digitalen modelizazio eta simulazioko plataforma batean integratuko dira. Plataforma horrek aukera emango du, batetik, ekoizpen-prozesua aldez aurretik simulatzeko eta analizatzeko, eta, bestetik, prozesua denbora errealean monitorizatzeko eta kontrolatzeko. Plataforma horrekiko interakzioa bideratzeko, interfaze aurreratuak garatuko dira, zenbait teknologia erabiliz.
+Industry, industria osoa biltzen den tokia
+Industry azokaren barruan kokatua dago, eta smart manufacturing edo fabrikazio adimenduna ardatz duen topagune nagusia da. Jardunaldi honetan, FABRICAREn ezartzen diren teknologiak erakutsiko ditugu; hau eskaintzen dute:
- Prozesuak hobetzea.
- Denborak laburtzea.
- Segurtasuna handitzea.
- Kostuak aurreztea.
**Zure izen-ematearekin batera, +Industryko doako sarrera bat bidaliko dizugu. Beharrezkoa da jardunaldia egingo den pabiloira sartzeko.