Agenda

    Fabrika digitalaren azoka

    Smart_ Factory

    Eguna

    2022ko azaroaren 3a

    Lekua

    Online

    Ordua

    10:00 am - 2:00 pm

    Prezioa

    Doan

    Fabrika digitalaren alorreko azken berrikuntzak eta joerak ezagutzeko #SMticDigital azoka digitalean parte hartuko dugu

    Semantic Systemsek #SMtic Digitala antolatu du, “Smart Factory, una realidad hoy” izenburupean. Ekitaldi % 100 digitala izango da, eta aukera izango duzu 4.0 industriaren, faktura elektronikoaren, zibersegurtasunaren, big dataren eta adimen artifizialaren alorreko azken berrikuntzak eta joerak ezagutzeko.

    Enpresa industrialen eraldaketa digitala. Digitalizazio industrialaren gakoak

    Gero eta interkonektatuagoa eta interaktiboagoa den mundu honetan, TECNALIAn soluzioak asmatzen ditugu, prozesu, produktu eta zerbitzu digitalen alorrean eskatzen diren teknologia egokienak garatuz eta integratuz. Gure helburua da, batetik, negozioaren eraldaketa eredu digitalera egin beharreko aldaketarekin lerrokatzea eta, bestetik, aukera berriak bultzatzea teknologia digitalak erreferente gisa harturik.

    Topaketa honetan, digitalizazio industriala eta zibersegurtasun industrialeko berrikuntzak errazten dituzten garapen teknologikoak eta gure esperientzia partekatuko ditugu, gure adituen eskutik:

    • Susana Pérez Smart Industry / Industria & Mugikortasuneko zuzendariak azalduko du nola lehiatzen diren industria-enpresak merkatu global, hiperautomatizatu eta zorrotz batean. Lehiakideetara egokitzeko eta haiei aurrea hartzeko gaitasuna eta egoera makurrak aurreikusteko gaitasuna funtsezkoak dira bizirik irauteko.
    • Ana Ayerbe gure Cores/Digitaleko zuzendariak Zibersegurtasuneko inteligentziak enpresen digitalizazio-prozesuetan duen garrantzia aurkeztuko du. Azalduko du nola lagundu dezakeen zibersegurtasuneko inteligentziak digitalizazio-prozesuak, IT sistema modernoen, 4.0 industriaren, IoT-en azpiegituraren eta haiek sortutako datu-kopuru izugarriaren konplexutasun gero eta handiagoa segurtatzeko, eta zibererasoa jasoz gero hobeto prestatuta egoten saiatzeko.

    Deskargatu agenda osoa hemendik: "Fabrika digitalaren azoka"

    Online

    Hartu lekua!
    Izena eman

    Agenda