Fabrikazio aditiboko teknologia berriak FORMNEXT azokan

    Fecha

    13 de noviembre de 2018 - 16 de noviembre de 2018

    Lugar

    Frankfurt, Alemania

    Horario

    -

    Precio

    Gratuito

    Fabrikazio aditiboaren alorreko Europako azokarik garrantzitsuena da FORMNEXT. Azaroaren 13tik 16ra, energia zuzenduaren bidez jalkitzeko teknologien (DED) azken aurrerapenak aurkeztuko ditugu.

    Ekimen eta teknologia hauek jarriko ditugu ikusgai Frankfurten: 

    • PARADDISEren emaitzak: fabrikazio-prozesu hibrido baten garapena, non azken belaunaldiko mekanizazioaren eta LMD (Laser Metal Deposition) bidezko fabrikazio aditiboaren abantailak uztartzen diren.  Bi prozesu horien arteko sinergiari esker, eraginkortasun-, doitasun-, sendotasun- eta produktibitate-maila handiko prozesu bat lortu da, zenbait sektoretarako lagungarri: aeronautika, matrizeak, moldeak, automobilgintza eta abar.
    • Kautxu-estrusiozko torlojua: altzairu konbentzionalez egin dira torlojuaren hariak, LMD bidez, eta higaduraren aurkako aleaziozko geruza bat gehitu zaio, torlojuaren balio-bizitza luzatzearren.
    • WAAM teknologiaz (Wire Arc Additive Manufacturing) fabrikatutako titaniozko piezak: prozesua kontrolatzeko eta monitorizatzeko TECNALIAn garatutako sistema erabili da, eta Binder jetting bidez fabrikatutako altzairu herdoilgaitzezko piezak.