Agenda

      Fabrikazio aditiboko kasu praktikoak, metaletarako eta polimeroetarako teknologia batzuk erabiliz

      Casos prácticos de fabricación aditiva mediante diferentes tecnologías para metales y polímeros

      Eguna

      2021ko martxoaren 26a

      Lekua

      Online

      Ordua

      10:00 am - 11:30 am

      Prezioa

      Doan

      Fabrikazio aditiboko teknologiek, oro har, aukera apartak eskaintzen dituzte fabrikazio-kontzeptu berriak garatzeko. Askotan, ez gara jabetzen zer potentzial duten halako teknologiek, eta ez dugu jakiten zer aukera eskaintzen dizkiguten.

      Hori ulertzen eta, nolabait, inspiratzen laguntzeko, zenbait teknologia eta material erabiliz garatutako lau erabilera-urrats aurkeztuko ditugu, makina-erremintaren sektorera, sektore aeroespazialera, osasungintzara eta automobilgintzara bideratuak, besteak beste.

      Kasu bakoitza lau teknologia erabiliz garatu da:

      • Binder Jetting bidezko fabrikazioa
      • Plastiko eta konpositeetarako fabrikazio aditiboa
      • WAAM bidezko fabrikazioa eta
      • LMD bidezko fabrikazioa

      Ikusiko dugu nola laguntzen duen teknologia bakoitzak fabrikazio-prozesuetan lehiakortasuna areagotzen. Aurkezpenaren ondoren, berariazko saioak irekiko ditugu, non adituekin eztabaidatuko baititugu teknologia bakoitzaren erabilerak, joerak, erronkak eta onurak.

      Gotowebinar

      Gorde zure tokia!
      Izena eman

      Agenda