Fatxadetako berrikuntza eramango dugu Zak World of Façadesera

    Llevamos la innovación en fachadas a Zak World of Façades

    Eguna

    2026ko martxoaren 12a

    Lekua

    Torre Glòries, Bartzelona

    Ordua

    8:00 am - 6:00 pm

    TECNALIAk eraikinen fatxadei aplikatutako teknologia robotikoei buruz duen ikuspegia emango du

    Zak World of Façades konferentzian parte hartuko dugu, zeina erreferentzia baita mundu zabalean fatxaden diseinuari eta ingeniaritzari buruzko gaietan. Berrikuntza jasangarriak ez ezik, eraikinaren inguratzailerako inpaktu handiko soluzio teknologikoak ere partekatuko ditugu biltzar horretan.

    Bartzelonan da Zak World of Façades

    Zak World of Façades fatxaden diseinuan eta ingeniaritzan oinarritutako konferentzia-sail bat da, mundu mailakoa, eta 200 edizio baino gehiago ditu 44 herrialdetan.

    • Bartzelonan egingo den saio honetan, jardunaldi oso bat eskainiko zaie berrikuntza jasangarriei, bai eta eraikingintza-industriak eraikinaren inguratzailearekin loturik dituen egungo erronkei ere.
    • Konferentzian sektoreko liderrak elkartuko dira, eta guztiek ere errendimendu handiko fatxada iraunkor, seguru eta jasangarrietarako joerak, kasu errealak eta soluzio teknologiko berritzaileak aurkeztuko dituzte.
    • Topaketa bereziki garrantzitsua da egungo testuinguruan, kontuan izanik deskarbonizazioak, eraikingintzaren industrializazioak, automatizazioak eta digitalizazioak markaturik dagoela sektorearen bide-orria.

    Ikuspegi teknologikoa, jasangarria eta berritzailea emango ditugu

    TECNALIAn, adimen artifiziala, robotika eta digitalizazioa konbinatzen dituzten soluzioak bultzatzen ditugu fatxada modularrak diseinatu, fabrikatu, instalatu eta desmuntatzeko prozesuetarako.

    Elkargune bat, fatxaden sektoreko profil erabakigarriekin

    Ekitaldia publiko espezializaturentzat da:

    • Arkitektoak
    • Garatzaileak
    • Kontratistak, oro har
    • Fatxada-aholkulariak eta -kontratistak
    • Jasangarritasunren eta garapen jasangarriaren aldeko hezkuntzaren alorreko adituak
    • Suteen alorreko aholkulariak
    • Beira eraldatzen duten enpresak
    • Egitura-ingeniariak
    • Kostu-aholkulariak
    • Aparejadoreak
    • Aurrekoekin loturiko eraikuntza-zehaztatzaileak

    Profil hori ikusirik, Zak World of Façades espazio erabakigarria da jakintza teknikoa partekatzeko eta balio handiko lankidetza berriak sortzeko.

    Interesatzen zaizu eraikinetako fatxaden eta inguratzaileen alorreko berrikuntza?

    Torre Glòries, Bartzelona

    Hartu zure lekua!
    Izena eman