Agenda

    Gauza txikien desafio handia: soluzioa nanoteknologia eskuragarriagoa izan dadin

    Nanomateriales-aerogel

    Eguna

    2021ko maiatzaren 25a

    Lekua

    online

    Ordua

    12:00 pm - 1:00 pm

    Prezioa

    0 € (BEZik gabe)

    Prestazio askotariko eta apartak dituzten materialen garapen industrialean indarrez sartu da nanoteknologia azken urteotan. Baina nanoteknologiaren erabilerak eta manipulazioa desafio bat dira oraindik enpresa, unibertsitate eta zentro teknologikoentzat. Nanomaterialak sartzeak balio erantsia dakar ekoizpen-katean eta merkatu globalean

    Europak badaki zer potentzial duen nanoteknologiak, eta ekoizpenaren sektorera gerturatu nahi izan du OITBen (saiakuntza-bankua) kontzeptuaren bidez. Horizon 2020 programaren esparruan sortu zen OASIS proiektuko OITBa: berrikuntzako ekosistema tekniko-komertzial ireki bat eta 12 instalazio pilotutarako doako sarbidea, enpresa eta erakundeei laguntza ematen diena nanomaterialekin erlazionatutako eta oso kalitate handiko teknologia eta azpiegitura europar berriak garatu, probatu eta erabil ditzaten.

    • OASIS europar proiektuan balio-kate guztia sartuko da, hasierako ideiatik azken produktura, zerbitzu teknologiko hauek barnean hartuta, besteak beste: materialen aukeraketa, prozesatze-metodoa, produktuaren eta prozesuaren diseinua, eredua egitea eta simulazioa, saiakuntzak eta karakterizazio aurreratua.
    • Horrez gainera, zerbitzu ez-teknologikoak ere eskaintzen ditu, produktu berri bat merkaturatzeko estrategia komertzial egokiena ulertzen eta erabakitzen laguntzeko: negozio-planaren garapena, finantziazioa bilatzea eta jabetza intelektualaren babesa.

    online

    Hartu lekua!
    Izena eman

    Agenda