Genera 2023: energia eta ingurumeneko nazioarteko azoka

    Bomba de calor de alta temperatura

    Fecha

    21 de febrero de 2023 - 23 de febrero de 2023

    Lugar

    IFEMA MADRID – azoka-barrutia, Partenon etorbidea 5, 28042 Madril

    Horario

    10:00 am - 7:00 pm

    Genera azokan izango gara, energiaren eta ingurumenaren industriarako plataforma handienean.

    385 erakusketari eta 18.000 m2-ko erakusketarekin, azoka bere edizio nazioartekoenera iritsi da. Ekitaldian jardunaldi teknikoen programa zabala izango da. Sektoreko adituak bilduko ditu espazioak, energia-trantsizioari, deskarbonizazio-prozesuei, energia-komunitateei eta hidrogeno berdeari buruzko alderdiak aztertu eta eztabaidatzeko, besteak beste.

    TECNALIAren parte-hartzea

    José Luis Corrales Ciganda TECNALIAko Sistema Termiko Efizienteetako senior ikerlariak “Efizientzia-jarduketak, egonkortze energetikoko tresna gisa” jardunaldian parte hartuko du. Jardunaldi hori Energia, Ingurumen eta Teknologia Ikerketetarako Zentroak (CIEMAT) antolatzen du.

    • José Luisek mintzagai izango du industriako eskari termikoen elektrifikazioa, deskarbonizazio lehiakorrerako mekanismo gisa.
    • Bere ezagutza partekatuko du, tenperatura altuko bero-ponpa tenperatura baxuko beroa balorizatzeko teknologia giltzarri gisa eta teknologia eta bektore energetiko ez-berriztagarrien ordezko gisa.

    Nori zuzentzen zaio Genera azoka

    Generaren eskaintza energia-efizientziaren eta energia berriztagarrien arloari loturiko profesionalen multzo zabalari zuzentzen zaio, klima-neutraltasunerako konpromisoarekin.

    • Energia-erabiltzaile industrialak
    • Ekipoen fabrikatzaileak eta banatzaileak
    • Instalatzaileak eta mantentze-enpresak
    • Eraikuntzako profesionalak
    • Administrazio publikoak

    IFEMA, Madril

    Hartu lekua!
    Izena eman

    Agenda