Agenda

    Go Mobility, mugikortasun jasangarriaren eta energia-metaketaren industria

    Eguna

    2018ko azaroaren 27a - 2018ko azaroaren 28a

    Lekua

    FICOBA, Iparralde hiribidea 43 – 20302 Irun, Gipuzkoa

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    GO MOBILITY azoka da mugikortasun jasangarri eta adimendunaren alorreko premiei eta desafioei erantzunak eskaintzen dizkien Europako hegoaldeko topagunerik garrantzitsuena.

    Ezin egokiagoa da azoka erakunde publikoentzat, flota-operadoreentzat, mugikortasun jasangarriko merkatuentzat eta zenbait alorretako enpresentzat (automobilgintza, ekipamendu elektrikoa, bateria-fabrikatzaileak, azpiegitura eta sareak, gasa eta petrolioa, zerbitzu-integratzaileak, konektagarritasuna eta big datab),.

    Gidatze automatizatua sustatzen dugu, zenbait garapenen bidez: sentsoreen eta eragingailuen integrazioa, modelatze- eta simulatze-ahalmena, integratze-gaitasuna, eta saiakuntza-bankuen eta ibilgailuen erakustaldiak. 32 m2-ko gure standean eta bi gidatze-postutan izango da ikusgai hori guztia.

    Proiektu berritzaileak zehazteko eta martxan jartzeko aliatuak, laguntzaileak eta finantziazioa behar badituzu, zatoz azokako gure standera.

    Zure zain izango gaituzu!