Go Mobility 2020: hitzordua, berriro ere, etorkizuneko mugikortasunarekin

    Fecha

    11 de marzo de 2020 - 12 de marzo de 2020

    Lugar

    FICOBA

    Horario

    -

    Precio

    Gratuito

    Gipuzkoak mugikortasun elektrikoaren industria garatzeko duen estrategiarekin bat egin dugu

    Mugikortasun berrian punta-puntakoa den Europaren hegoaldeko industriak produktu, zerbitzu eta soluzioak erakutsiko dizkigu Go Mobilityren bigarren edizioan.

    Azokaren lehen edizioa 2018ko azaroan egin zen, eta arrakasta izan zuen. Oraingo honetan, etorkizuneko mugikortasun berria aztertuko dute, ingurumena errespetatzen duena, segurua, irisgarria eta konektatua.

    40 m2-ko stand batean egongo gara. Gidatze elektriko eta automatizatuko zenbait garapenen bidez egindako aurrerapenak erakutsiko ditugu: ibilgailuak eta osagaiak automatizatzeko sentsoreen eta eragingailuen integrazioa, modelatze- eta simulatze-ahalmena, integratze-gaitasuna, eta saiakuntza-bankuen eta ibilgailuen erakustaldiak.  

    Proiektu berritzaileak zehazteko eta martxan jartzeko aliatuak, laguntzaileak eta finantziazioa behar badituzu, zatoz azokako gure standera.