Agenda

      Hauts-metalurgiari buruzko VIII. Biltzar Nazionala

      VIII Congreso Nacional de Pulvimetalurgia

      Eguna

      2023ko maiatzaren 29a - 2023ko maiatzaren 31a

      Lekua

      Gipuzkoako Teknologia Parkea

      Ordua

      -

      Prezioa

      Aldez aurretiko izen-ematea: 500 € (ikasleak: 250 €). Izen-emate arrunta: 550 € (ikasleak: 300 €).

      Hauts-metalurgiari buruzko Biltzar Nazionalaren beste edizio bat antolatu dugu ideiak eta esperientziak trukatzeko

      CEIPM 2023 plataforma ezin hobea izango da gai hauek sustatzeko: hauts-fabrikazioa, fabrikazio aditiboa, prozesamendu hauts-metalurgikoaren beste teknika batzuk, material arinak, material funtzionalak, material gogorrak eta ultragogorrak, pieza hauts-metalurgiko estrukturalak, karakterizazio-teknikak, modelizazioa eta aplikazioak.

      Biltzar honetan, hainbat gai landuko dira, hala nola materialen zientziaren oinarrizko alderdiak, fabrikazio-teknologietan izan diren azken lorpenak, aplikazio industrialak eta ekonomia zirkularrean duten integrazioa.

      Gainera, aukera paregabea da gure komunitateko kideen arteko harreman pertsonalak indartzeko. Guztiak, bai esperientzia akademiko eta/edo industrial handia duten profesionalak, bai hauts-metalurgiaren munduan beren ibilbidea hasi besterik egin ez duten ikasleak.

      Call for Papers

      Dagoeneko egina dago biltzarrerako ekarpenak egiteko deia, eta zabalik dago jada laburpenak bidaltzeko epea; urtarrilaren 13an amaituko da. Urtarrilaren 31tik aurrera emango da onartutakoen berri. CEIPM 2023 biltzarreko hizkuntza ofiziala gaztelania da, baina ingelesez idatzitako lanak ere onartuko dira.

      Zeure lan batekin parte hartu nahi baduzu, sar zaitez esteka honetan: Call for papers | CEIPM2023. Data garrantzitsuenei, laburpenak eta eskuizkribuak bidaltzeko formularioari eta lanak egiteko baldintzei buruzko informazioa aurkituko duzu.

       

      Gipuzkoako Teknologia Parkea

      Hartu lekua!
      Izena eman