Bero- eta hotz-planak txertatzeko gakoak aztertzeko webinar bat antolatu dugu.
Klima-aldaketaren garapena eta gure hirien kalteberatasun termiko gero eta handiagoa kontuan izanik, beroaren eta hotzaren deskarbonizazioa jadanik ez da aukera, lehentasuna baizik. Energia Efizientziari buruzko 2023/1791 Zuzentaraua (EB) inflexio-puntua da, izan ere, 45.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerriak bero- eta hotz-planak egitera behartzen ditu.
Plan estrategiko bat diseinatzea ez da erraza: datu fidagarriak, metodologia zorrotzak eta informazio teknikoa hiri mailako benetako erabaki bilakatzea ekarriko duen azterketa-gaitasuna eskatzen ditu.
Webinar honetan, aztertuko dugu nola lor dezakegun arauak betetzea hiri-erresilientzia hobetzeko, energiaren birgaitzea bultzatzeko eta kalteberatasun handieneko etxeak babesteko aukera izan dadin, eta osasungarriagoa eta efizienteagoa izango den hiri-ereduranzko urratsak egitea.
Zer ikasiko duzu saio horretan?
Sektore publikoko eta teknikoko adituen laguntzarekin, alderdi hauek jorratuko ditugu:
- Araudi-esparrua eta transposizio-egutegia: Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Minitesterioaren (MITERD) eskutik.
- Onura eta abagune estrategikoak: ECODESek duen ikuspegia plan horiek energia-trantsizioan duten eragin positiboari buruz.
- Metodologia eta tresna aurreratuak: nola lortzen duen TECNALIAk eskaera termikoa eta kartografia geoespaziala diagnosi zehatz eta hiri bakoitzera egokitutako ekintza-plan bilakatzea.
- Benetako adibide arrakastatsuak: Madrilgo Udalak ezarpenean izandako esperientzia praktikoa.
Norentzat da?
- Arauak beharzen dituen Espainiako 160 udalerri baino gehiagotako arduradun teknikoentzat eta erabakitzaileentzat.
- Bizitegi-ingurunea deskarbonizatzeko interesa duten energiaren eta hirigintzaren sektoreko eragileentzat.
