Agenda

    Hiri jasangarriak: erresilienteak eta konprometituak

    Ciudades sostenibles y resilientes comprometidas con los objetivos de descarbonización de 2050

    Eguna

    2022ko urriaren 18a

    Lekua

    Madrilgo Institutu Frantsesa (Marqués de la Ensenada, 10)

    Ordua

    10:30 am - 5:00 pm

    2050erako deskarbonizazio-helburuekin konprometituta dauden hiri jasangarriei buruzko konferentzia frantziar-espainiarrean parte hartuko dugu

    Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioak eta Frantziaren Espainiako Enbaxadak konferentzia frantziar-espainiar hau antolatu dute: “Hiri jasangarriak: erresilienteak eta 2050erako deskarbonizazio-helburuekin konprometituak". Hainbat udalek eta erakunde publikok hartuko dute parte konferentzian, baita zenbait unibertsitate, elkargo profesional eta enpresak ere.

    Patricia Molina TECNALIAko Hiri, Lurralde eta Ingurumeneko zuzendariak hizpide izango ditu gure zenbait garapen teknologiko berritzaile, klimari dagokionez neutroagoak eta seguruagoak diren hiriak eta lurraldeak lortzea errazten dutenak, eta gure esperientzia azalduko du.

    Lau mahai-inguru klima-aldaketari buruz

    Klima-aldaketa ardatz dela, hitzaldia lau mahai-ingurutan banatuko da, eta gai hauek jorratuko dituzte:

    • Kostaldeko udalerrien erresilientzia nola antolatu klima-aldaketaren erronkei erantzuteko
    • Hiriak tenperatura-igoerara eta estres hidrikora egokitzeko estrategiak
    • Gaur egungo eta etorkizuneko hiri eta lurraldeen diseinua eta planifikazioa, 2050erako deskarbonizazio-helburuak aintzat hartuta
    • Berrikuntza teknologikoak energiaren aldetik subiranoa, egokitua, integratzailea eta emankorra den hiriaren zerbitzura

    Informazio gehiago

    Madril

    Hartu lekua!
    Izena eman

    Agenda