Agenda

    Hutsegiteen azterketa eta prebentzioa: zer, zergatik eta nola

    Eguna

    2020ko maiatzaren 7a

    Lekua

    Webinarra

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Hutsegiteen analisian, hutsegiteen kausa zehazteko aukera ematen duten datuak eta ebidentziak biltzen eta analizatzen dira, ekintza zuzentzaileak ezartzeko, erantzukizunak betearazteko eta arriskua zenbatesteko, besteak beste. Garrantzi handia du askotariko sektore industrialetan: ezinbestekoa da produktu berriak garatzeko eta lehendik daudenak hobetzeko.

    Zergatik da garrantzitsua hutsegite bat eragin duen kausa zein den jakitea? 

    • Hutsegite-mekanismoko faktore erabakigarriak eta laguntzaileak zein diren jakiten laguntzen du, eta, hala, diseinuko, fabrikazioko, erabilerako edo mantentze-lanetako arazoak konpontzen, hutsegitea berriz gerta ez dadin.
    • Martxan dauden eta eragin bera jasan lezaketen beste osagaien balio-bizitza kalkulatzeko oinarria da, eta, hala, ikuskapen-protokoloak ezar daitezke, eta, are, elementu kaltetuak hautsi gabe lan egiteko bermearekin aritzen diren sistema txertatuak ezarri.
    • Akats bat dagoelako osagai bakar batek huts egiteak ondorio larriak izan ditzake segurtasunean, ekonomian eta ingurumenean. Baliteke, ordea, akats batek kalterik ez eragitea, eta osagaiak ez hutsik egitea bere balio-bizitza osoan. 

    NORENTZAT DEN 

    • Sistemen eta osagaien diseinuan, fabrikazioan, erabileran edo mantentze-lanetan erantzukizunak dituzten pertsonak
    • Fidagarritasuneko eta mantentze-lanetako arduradunak
    • Osagai eta egitura metalikoen fabrikazioko kalitate-arduradunak
    • Bulego teknikoak
    • Osagaien diseinu-teknikariak
    • Arrisku-arduradunak 

    NORK EMATEN DUEN 

    • Isabel Aramburu - TECNALIAko Lab_Services dibisioko Materialen Ingeniaritzako arduraduna.